Suscribirse a Metro

Agiria Metro Bilbao 2024

Urte bikaina

2024. urtea bikaina izan de Metro Bilbaorentzat. %8,6ko hazkundea izan dugu aurreko urtearen aldean, eta ehun milioi bidaiaren maila gainditu dugu: mugarri berri bat gure historian, agerian uzten duena bai herritarren mugikortasun-behar aldakorretara egokitzeko dugun gaitasuna eta bai lanaren zein aisialdiaren arloetan dugun garrantzia.

‘Metro Musika’ ekitaldiaren azken castingean 30 talde eta bakarlari bildu dira BBK aretoan

Entzunaldi horietatik aterako da zenbat artistak joko duten Metro Bilbaoren geltoki batzuetan

Talde gehienak Bizkaikoak dira, askotariko estilotakoak, hip-hop zein flamenko 

Guztira 178 artistak eman zuten izena ireki zen epean

Metro Musika’ bandak eta bakarlariak hautatzeko azken fasera heldu da, Metro Bilbaoko geltoki batzuetan laster izango diren emanaldien aurrekora. 

Metro Bilbaok 100 milioi bidaia baino gehiago egin ditu 2024an, hau da, aurreko urtean baino % 8,6 gehiago

Oraindik ere lanegunetan erabiltzen da gehien metroa, baina jaiegunetan eta igandeetan igo da, batez ere, ehunekoa

Lanegunetako bidaia-hazkunderik handiena arratsaldeetan izan da, 17:45 eta 18:00 bitartean

Geltokirik erabiliena Zazpikaleak/Casco Viejo da oraindik ere; termino absolututan gehien hazi dena, Santimami/San Mamés; eta ehunekotan, berriz, Bolueta

Metro Bilbao zerbitzuaren inguruko balorazioa berriro hazi da, eta 8,2 puntutan dago, 10etik

% 95ak ziurtatzen duenez, harro dago garraiobide horrekin, hots, 2023an baino bi puntu gehiago, eta balio historiko altuenetakoa.

Metroaren erabilera intentsiboak ere gora egin du, berau erabiltzen dutenen leialtasunarekin batera.

Metro Bilbaoko bezeroek egiten duten balorazioak azken urteotako joera positiboa mantentzen du, eta 8,2 puntuko kalifikaziora iritsi da, 10 puntutik, hiri ingurukoa erabiltzen dutenek adierazten duten harrotasun sentimendua balio historiko altuenetako batean kokatzen den urtean.

Metro Bilbaok Bizkaiko garraio publikoa indartzeko berrikuntza abiaraziko du datozen hamarkadetara begira

Aste honetan ekingo zaio 5 bagoiko 37 unitate ordezkatu, seinaleztapen-sistema modernizatu eta aginte-postu zentralizatua eguneratzeko prozedurari, eta horretarako 736 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da.