Entzunaldi horietatik aterako da zenbat artistak joko duten Metro Bilbaoren geltoki batzuetan

Talde gehienak Bizkaikoak dira, askotariko estilotakoak, hip-hop zein flamenko 

Guztira 178 artistak eman zuten izena ireki zen epean

Metro Musika’ bandak eta bakarlariak hautatzeko azken fasera heldu da, Metro Bilbaoko geltoki batzuetan laster izango diren emanaldien aurrekora. 

Kultura-ekimen honen bidez hiriarteko trenak jarraitzen du kultura sustatuz espazioak dinamizatzeko ekintzak garatzen, oraingoan hainbat musika-bandarentzako agertoki bihurtuz. 

Azaroan ireki zen epean 178 banda edota bakarlarik eman zuten izena; horietatik guztira 30 igaro dira azken fase honetara, Gaztea, Cadena 100, Los 40, Deia, El Correo eta Noiz bezalako hedabideetako musika eta kulturako kazetari eta adituek osatutako epaimahaiaren aurreko faseetako bahetzearen ostean.   

Oraingo fasera nagusiki bizkaitarrak diren bandak heldu dira, batez ere Bilbokoak, beste asko Abadiño, Barakaldo, Leioa, Basauri, Usansolo, Erandio….herrietakoak diren arren. Gehien-gehienak banda hasiberriak dira, batez beste hiruzpalau urte dituztenak, askotariko generoetakoak, hip-hop, rock, soul, blues zein flamenko.

Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Arruebarrenaren hitzetan, “casting honetan erabakitzen diren emanaldiek metroa musikak eta kulturak bezeroen egunerokoa alaituko duten gune bihurtuko dute”. “Egitasmo honek gure bidaiariei estreinako bizipena eskaintzeaz gain, hasten ari diren artistak, talentu berriak ere erakutsiko dizkigu, beren musika jende askorengana eta bertatik bertara heltzeko aukera emango dielako”.

Beste alde batetik, BBK Fundazioaren Gizarte-ekintzako zuzendari Nora Sarasolarentzat oso aberasgarria izan da tokiko talentua horrelako ekimenen bidez babestu ahal izatea. Unibertso Gaztearen zuzendari Mikel Unamunok, berriz, balioa aitortu zien lehiaketak izandako harrera onari, igaro diren taldeen kalitateari eta askotariko estiloei».

Emanaldiak geltokietan
Egun hauetan BBK aretoko entzunaldien prozesuan parte hartzen ari diren talde eta bakarlarien artean martxoan Metro Bilbaoko geltoki batzuetan nork joko duen hautatuko da, askotariko ikus-entzuleen aurrean beren konposiozioak interpretatuz. Emanaldiak martxoan izango dira oraindik zehaztu ez diren geltokietan, eta 45 minutu inguru iraungo dute. 
Horrela, Metro Bilbaok bere eragin-eremuko kultura-bizitzan duen izaera eginkorra sendotzen du.

 

Categoría
field_imagen_press
El casting final de ‘Metro Musika’
Fecha de publicación