Tentsio elektrikoa jausteak hainbat arazo eragin ditu askotariko sistemetan. Gurutzeta eta San Ignazio arteko trafikoa ordubete luzez eta San Ignazio eta Leioa artekoa ordu eta laurdenez etenda egon dira
Era berean, zirkulazio osoa moztu behar izan da 13 minutuz, 13:34 eta 13:47 artean
Metro Bilbaoren zerbitzua erabat normal dabil goizean 10:30 aldera berarekin zerikusirik ez zuen tentsio elektrikoaren jauste batek eragindako arazoak konponduta. Unetik horretatik, Metro Bilbaoko langileak gorabehera guztiak konpontzen saiatu dira; apurka ondo bidean jarri dituzte, eta energiaren hornidurarako sare osagarria funtzionatzen ipini dute.
Tentsioa jausteak hainbat sistemari eragin dio, hala noa eskailera mekanikoei eta igogailuei, edo enborreko eta 1 eta 2 lineetako geltoki batzuetako argiei, baita punpatze-putzuren bati ere. Gainera, atzerapenak izan dira, eta Gurutzeta-Cruces eta San Ignazio geltokien arteko trafikoa ordubete luzez eten behar izan da, 12:40 arte; bitartean, Gurutzeta-Cruces eta Kabiezes artean trenak normal ibili dira. 2 lineako zerbitzu guztia osorik berreskuratu eta gutxira, San Ignazio eta Leioa artekoa eten behar izan da, eta 14:15ean berrekin zaio.
Era berean, zirkulazioa erabat gelditu behar izan da 13 minutuz bi lineetan, 13:34 eta 13:47 artean sistemak berrarmatzeko. Bidaiariak aldi batez trenetatik atera behar izan dituzte. Sistemak berrarmatu eta gero normal hasi da zerbitzua 2 linean, eta 1 linean ere bai, behin Leioa eta San Ignazio artekoa behin betiko berreskuratu denean.