Urte bikaina
2024. urtea bikaina izan de Metro Bilbaorentzat. %8,6ko hazkundea izan dugu aurreko urtearen aldean, eta ehun milioi bidaiaren maila gainditu dugu: mugarri berri bat gure historian, agerian uzten duena bai herritarren mugikortasun-behar aldakorretara egokitzeko dugun gaitasuna eta bai lanaren zein aisialdiaren arloetan dugun garrantzia.
Bizkaiak kultura- eta kirol-ekitaldi garrantzitsuak hartu ditu urtean zehar, eta zita horiek finkatu egin dute metroak funtsezko zerbitzu gisa lurraldean jokatzen duen rola. Izan ere, metroa izan zen lehenetsitako garraiobidea Gabarrak gure itsasadarra zeharkatu zuen egunean: milioi bat pertsona baino gehiago kalean, Athleticen garaipena ospatzen.
Horizontean baditugu tren berriak, seinaleztapen-sistemaren bilakaera eta Aginte Toki Nagusiaren modernizazioa. Mugarri hauekin, datuek agerian uzten dute erabiltzaileek Metro Bilbaon jartzen duten konfiantza, eta, horrez gain, indartu egiten dute jasangarritasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin hartuta dugun konpromisoa, Bizkaiko mugikortasunaren funtsezko ardatza izaten jarraitzeko.
Nahi baduzu memoria digitala kontsultatu, sakatu link honetan.