% 95ak ziurtatzen duenez, harro dago garraiobide horrekin, hots, 2023an baino bi puntu gehiago, eta balio historiko altuenetakoa.
Metroaren erabilera intentsiboak ere gora egin du, berau erabiltzen dutenen leialtasunarekin batera.
Metro Bilbaoko bezeroek egiten duten balorazioak azken urteotako joera positiboa mantentzen du, eta 8,2 puntuko kalifikaziora iritsi da, 10 puntutik, hiri ingurukoa erabiltzen dutenek adierazten duten harrotasun sentimendua balio historiko altuenetako batean kokatzen den urtean.
Zerbitzu horri emandako notan izandako igoera Metro Bilbaok urtero egiten duen kalitate-inkestan aztertzen diren adierazleetan ere islatzen da. Horrela, adierazle guztietan 2023an baino kalifikazio hobea erdietsi da. Ildo horretatik, ondoen balioetsitako alderdiak geralekuan garbitasuna (8,5), Barik (puntuazio bera), trenen garbitasuna eta azkartasuna (bietan 8,4) eta puntualtasuna (8,3) dira. Adierazle horiek iaz kalifikazio onena jaso zuten berdinak dira ia. Ranking horretan horren ukigarriak ez diren alderdiak ere nabarmentzen dira, Metro Bilbaoren balioekin zerikusia dutenak, esate baterako, jakinarazpenetan euskararen eta gaztelaniaren erabilerarekiko errespetua; irisgarritasuna, genero-identitate ezberdinekiko errespetua edo lengoaia zein irudi ez sexisten erabilera (8,2).
Kalifikazio horretan, aldeko joera, era berean, segmentu guztietan ageri da. Dena den, nabarmenagoa da adin handiagoa duten pertsonen artean, Metro Bilbaori 8,3 puntu emanez, eta joan-etorriak unean uneko arrazoiengatik, esate baterako, mediku-kontsultak edo kudeaketak burutzeko, egiten dituztenen artean (8,3 eta 8,3, hurrenez hurren).
Bezeroen % 95ak ziurtatzen duenez, Metro Bilbaorekin harrotasun sentimendua du (historia osoko balio handienetakoa, eta portzentajezko bi puntuko igoera 2023. urtearekin alderatuz). Halaber, kalitate-inkestan parte hartu dutenen artean, %96ak metro-zerbitzua erabiltzea gomendatuko luke. Hori guztiori balorazio positibo horren isla da.
Erabilera intentsiboak gora egin du astegun zein asteburutan
Metro Bilbaok urtero egiten duen azterlanean, bezeroek garraiobide horren inguruan duten iritzia ez ezik, ematen dioten erabilera ere erabiltzen da. Horri dagokionez, erabilera intentsiboa burutzen duten bidaiari kopuruak gora egin du, astegun zein asteburutan. Horrela, hamar pertsonatik seik (% 60) astelehenetik ostiralera erabiltzen du, eta laurden batek asteburu guztietan erabiltzen duela ziurtatzen du.
Metro Bilbaon lanegunetan bidaiatzen dutenen gehienek (% 71) bi bidaia egiten ditu egunean (joan-etorria), % 14k lau bidaia egiten ditu eta % 9k bakarra. Eta joan-etorri horiek egiten arrazoi nagusia lana da (horrela ziurtatzen du inkestan parte hartu duten pertsonen % 45ak), ondoren ikasketak (% 16) eta aisia (%12) daudelarik.
Leialtasuna da hiri ingurukoa erabiltzen dutenen beste ezaugarri bat: metroan egiten duten ibilbiderako ibilgailua sekula ez edo ia sekula ez erabiltzen ez dutela adierazten duten pertsonen proportzioak gora egin du, eta % 82ra iristen da. Portzentaje hori handiena da 2012az geroztik.
Gertutasuna eta hurbiltasuna zein azkartasuna dira metroa garraiobide modura aukeratzeko arrazoi nagusietako batzuk. Horrela, % 32k gertutasun hori aipatzen du (2023an baino hiru puntu gehiago), eta proportzio berean aipatzen dute azkartasuna beste garraiobide Metro Bilbaoren alde egiten arrazoi modura.