Metro Bilbao jai-giroaz kutsatzen da pertsonaia tradizional hau simulatuz fosteritoetan

Metroak zerbitzu etengabea eskainiko du 230 orduz, Aste Nagusiko ekitaldietara joango diren milaka pertsonen mugikortasuna errazte aldera



Bilbon, 2024ko abuztuaren 14an

Atzo, asteartea, goizeko lehen orduan, Moyua geltokian, sumatzen zen zerbait gertatzear zegoela. Bi garabi instalatu ziren eta langile ugari hasi ziren lanean, posible egiteko gaur jakinarazi eta osorik ikusi ahal izan dena: egun hauetan, Elcano eta Ercillako fosteritoek Gargantua direla simulatuko dute. “Mozorroa” ex profeso diseinatu egin da jaietarako eta jaiak amaitu arte egongo da ikusgai.

Horrela, Metro Bilbaok, Kutxabank eta Petronorrekin elkarlanean, Aste Nagusiarekin bat egitea erabaki du; jaiak larunbatean hasiko dira, Arriaga Antzokitik botako den txupinazoarekin eta, hurrengo igandera arte, abuztuak 25, ez dira amaituko. Amaitzeko, Marijaia errauts bihurtuko da ikuskizun jendetsu batean, zeinean bere milaka miresle fidelek hartuko duten parte, hurrengo urtera arte agurtzeko. Jai-programazioak ez du atsedenik emango 9 egun hauetan, ehunka ekitaldi daudelako programatuta hiriko parte desberdinetan eta, gainera, bat-bateko merchandising banaketak egingo dira geltokietan.

 

Etengabeko 230 ordu

Bederatzi egun hauetan, etengabe eskainiko dira trenak. Gainera, uda osoan eskaini egin den ostiraleko zerbitzua gehituta, geldiunerik gabeko hamar egunetara helduko da, zeinetan herritarrekiko konpromisoa biziki nabarmena izango den, horrek eskatzen duen langile- eta mantentze-esfortzuarekin.

Guztira, trenek 230 orduak gaindituko dituzte, ostiraletik hasita, hilak 16, igandeko itxierara arte, hilak 25, egun hauetan garraiobide gisa Metro Bilbao aukeratzen duten dozenaka mila pertsonen joan-etorriei estaldura emate aldera.

Horrela, maiztasunak areagotuko dira; goizez, 5 minutuero egongo dira trenak Bilboko gunean (bikoitza itsasadarraren bi lineetan) eta errendimendu betean arratsaldez. Zehazki, tren bat egongo da bi minutu eta erdiro, su artifizialak amaitu arte. Gero, trenak berriro ere eskainiko dira 5 minutuero eta, goizaldeko 02:00etatik, hamar minutuero.

Azkenik, kontuan hartu beharreko hiru aholku hauek gogorarazi behar dira:

Su artifizialak Kontuan hartuta pertsona ugarik erabiltzen dutela metroa su artifizialak ikustera joateko, gomendatzen da ibilbide hori aurretiaz egitea, pilaketak saihesteko eta Barik txartela kargatuta eramatea.

Helio-puxikak Segurtasun handiagoa bermatzeko, debekatuta dago helio/hidrogeno-puxikekin sartzea metroaren instalazioetara.

Europa parkeko kontzertuak Gomendatzen da Basarrate eta Santutxuko (1 eta 2 lineak) eta Txurdinagako (3 linea) geltokietara joatea Europa parkeko kontzertuetara joateko.

Categoría
field_imagen_press
fosteritos
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación