Garraio Publikoaren Nazioarteko Eguna!
Gaur, lotzen gaituen, planeta zaintzen duen eta joan-etorriak errazten dituen mugikortasun iraunkorra ospatzen dugu. Metro Bilbaon bidaia bakoitza erosoa, segurua eta irisgarria izan dadin lanean jarraitzen dugu.
Egun bat, milioika bidaia. Mugitu garraio publikoan.
#WorldPublicTransportDay
Metro Bilbaok ohiko zerbitzuen %30 bermatuko du biharko deitutako greba orokorrari begira
Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzearekin bat dator neurria
Langile kopuruaren arabera, indartu ahal izango da zerbitzua
Martxoak 8
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du, martxoaren 8an antolatutako ekitaldietan parte hartuko duten pertsona guztien joan-etorriak errazteko.
Kontsultatu ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
BEC-eko disuasio-aparkalekurik ez: Martxoaren 2tik 6ra
Makina Erremintaren BIEMH Biurtekoa Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egingo denez, martxoaren 2tik 6ra ezingo da erabili BECeko disuasio-aparkalekua.
Gainerako aparkalekuak — Etxebarri, Leioa eta Ibarbengoa — irekita eta normaltasunez funtzionatuko dute.
Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du otsailaren 14an eta 21ean inauteriekin bat egiteko
Gau horietan, 10 minututik behin egongo dira trenak Bilbo inguruan, eta 20 minututik behin bi ertzetan
Beste urte batez, Metro Bilbaok bere gaueko zerbitzua indartuko du otsailaren 14an eta 21ean -larunbatak-, inauterien ospakizunekin bat egiteko, metroak zeharkatzen dituen udalerrietan. Hala, trenen zirkulazioa areagotu egingo da gau osoan, maiztasuna 20 minutura igoz bi ertzetan, eta Bilbo inguruan trenak 10 minututik behin jarriz.
Inauteriak 2026
Otsailaren 14an eta 21ean Metro Bilbaok, gaueko zerbitzua indartuko du inauteriekin batera.
Bi egunetan, trenen zirkulazioa areagotu egingo da gau osoan: maiztasuna 20 minutukoa izango da bi aldeetan, eta enborrean 10 minutukoa.
Planifikatu zure bidaia, eta gogoratu gau osoan metro-zerbitzua egongo dela.
Metro Bilbaoko bezeroek “oso ongi” altuaz baloratu dute zerbitzua, 104 milioi bidaia egitera iritsi den urtean
Azkartasuna eta geltokietako garbitasuna dira ondoen baloratu diren alderdiak, 8,5 eta 8,4ko notarekin, hurrenez hurren
2025ean, metroa 321.000 balioztatzera iritsi da lanegunetan, batez beste; iazko kopurua, berriz, 310.000 izan zen
Kontratugilearen Profila
Kontsultatu informazio guztia hemen: Kontratugilearen profila
Metro Bilbaok 30 urte bete ditu, Bizkaian gehien erabiltzen den garraiobide moduan kokatuta eta trenen bigarren belaunaldiari begira
Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak urte amaieran Bizkaiko Garraio Partzuergoaren kontseilua deitzea espero du, Metro Bilbao berritzeko lehiaketa lizitatzeko.
“Bizkaiko metropoli-inguruneari zerbitzu hori emateko beharra identifikatu zutenen ikuspegia aitortu behar dugu”, azpimarratu du Etxanobek.
Moyua geltokia Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren erreplika bihurtu da, eraikin horren 125. urteurrena ospatzeko
Sarbidea eta eskailerak 1900eko eraikin horretako berezko alfonbra gorriarekin jantzi dira, eta nasak jauregiaren barneko elementuen erreplikekin, hala nola eskailera nagusian nabarmentzen den beirate handia, edo Harrera Aretoko sarbidean esekita dagoen brontzezko erlojua
Geltokiak itxura hori izango du gaurtik aurrera, uztailaren 15era arte