Sarbidea eta eskailerak 1900eko eraikin horretako berezko alfonbra gorriarekin jantzi dira, eta nasak jauregiaren barneko elementuen erreplikekin, hala nola eskailera nagusian nabarmentzen den beirate handia, edo Harrera Aretoko sarbidean esekita dagoen brontzezko erlojua 

Geltokiak itxura hori izango du gaurtik aurrera, uztailaren 15era arte 
 

Gaurtik aurrera eta uztailaren 15era arte, Metro Bilbaoren Moyua geltokia Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren erreplika bihurtuko da, eraikin enblematiko horren 125. urteurrenaren kariaz.  

Diputazio kaleko sarbidetik, metrora sartzen diren pertsonek aurkituko dute foru egoitza bisitatu eta eraikin horretako eremu noblera eramaten dituen pertsonei ongietorria egiten dien alfonbra gorri bereizgarria. Geltokian jarritako alfonbra horren erreplikak sarbide horretako atalondoa, mezzanina eta eskailerak zeharkatzen ditu, eta bi nasetaraino eta Elcano eta Ercillako sarbidearen mezzaninaraiono iristen da.  

Era horretan, moketa gorriak espazioak lotzen dituen eta publikoa espazio ikusgarrienera eramaten duen elementu gisa funtzionatzen du, hots, nasetaraino eramaten dituen elementu gisa; izan ere, nasetako hormak Foru Aldundiaren elementu oso bereizgarrien erreplikez jantzita daude, hala nola beraren eskailera nagusian nabarmentzen den beiratea, edo Harrera Aretorako sarrera, non urtero San Inazioren Harrera egiten baita. 

Geltokia are gehiago girotzeko, bankuak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren garaiko besaulkiak bezala daude ‘tapizatuta’, eta Harrera Gela argitzen duten lanparak eta areto horretako sarreran esekita dagoen tamaina handiko brontzezko erlojua erreproduzitu dira -azken hori nasako teleadierazleetan instalatu da-. Gainera, mezzaninetako eta eskaileretako barandetan eraikin horretako solairu nagusiko atariko balaustrada simulatu da. 

Apainketaren ‘azken ukitua’ pantaila digitalek jartzen dute; izan ere, horietan bizia hartzen dute Foru Jauregiko aretoetan erakusten den bildumako pintura garrantzitsuenetako batzuk protagonizatzen dituzten irudiek. 


125 urteko historiaren ospakizuna 

Moyuako geltokiaren eraldaketa Foru Jauregiaren 125 urteko historia ospatzeko xedez Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri dituen ekimenenetako bat da; izan ere, Luis Aladrén arkitektoak proiektatuta, jauregiaren eraikuntza 1900ean amaitu zen. 

Ospakizun horren barruan, Foru Erakundeak, Metro Bilbaoren Administrazio Kontseiluaren burua den aldetik, hainbat ekintza programatu ditu, hala nola doako bisita gidatuen bultzada, Jauregiari buruzko argitalpen berri bat, eta dibulgazio-podcasten sorrera, eraikinaren historian, beraren balio arkitektonikoan eta Bizkaiko bizitza instituzionalean jokatzen duen rolean sakontzeko. 

Categoría
field_imagen_press
La estación de Moyua se transforma en una réplica del Palacio de la Diputación Foral de Bizkaia
Fecha de publicación