Gau horietan, 10 minututik behin egongo dira trenak Bilbo inguruan, eta 20 minututik behin bi ertzetan
Beste urte batez, Metro Bilbaok bere gaueko zerbitzua indartuko du otsailaren 14an eta 21ean -larunbatak-, inauterien ospakizunekin bat egiteko, metroak zeharkatzen dituen udalerrietan. Hala, trenen zirkulazioa areagotu egingo da gau osoan, maiztasuna 20 minutura igoz bi ertzetan, eta Bilbo inguruan trenak 10 minututik behin jarriz.
Gainera, egun horietan garatuko diren ospakizunetan integratzeko, Metro Bilbaok Santutxu, Indautxu, Deustu, Sestao eta Santurtzi geltokietako hormak apaindu ditu Veneziako inauterietan inspiratutako maskarekin, berau munduan tradizorik handiena dutenetako bat baita.
Categoría
field_imagen_press
Fecha de publicación