Metro Bilbaoko 31 makinistak egin dituzte gaur, ekainaren 22an, deituta zeuden lanuzteak.
Bilbo, 2022ko ekainak 22
Metro Bilbaok jakinarazten du Semaf sindikatuak (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) gaurko deitutako lehen lanuzteen orduetan txanda zuten 91 makinistatik 31k egin dituztela.
Hartara, lehen lanuztea, 7:00-9:00, lana zegokien 48 makinistatik 14k egin dute. Arratsaldeko lanuztea, 19:00-21:00, lana zegokien 43 makinistatik 17k egin dute.
ELA, UGT eta CIM sindikatuek uko egin diote PRECOn bitartekaritzari Metro Bilbaorekin eta sindikatu guztien ordezkariekin.
Bilbo, 2022ko ekainak 21
Metro Bilbaok indarrean duen hitzarmenean jasota dago legezko edozein grebadeialdirekin batera bitartekaritza-eskaria aurkeztu behar dela Lan-harremanen Kontseiluaren Lurralde-egoitzan; prozedura hori bitartekaritza -proposamenaren bidez ebatzi behar delarik. Arau hori betetzeko, gaur arratsaldean PRECO batean bildu dira enpresaren zuzendaritza eta lanuzteak deitu dituzten ELA, UGT eta CIM sindikatuen ordezkariak.
Gutxieneko zerbitzuak ekainaren 22an eta 24an: 07:00etatik 09:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Ekainaren 22an, asteazkena, eta 24an, ostirala, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen % 30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu enpresaren proposamena osorik entzun gabe sindikatu batzuek deitu dituzten lanuzte partzialak
Bilbo, 2022ko ekainak 19
Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu asteazkenean, ekainaren 22an, hastekoak diren lanuzte partzialak. Lanuzte partzialak sindikatuek enpresaren zuzendaritzaren proposamena osorik entzun gabe deitu dira, hitzarmen kolektiboaren negoziazio bete-betean.
Gau Zuria
Ekainaren 18an, larunbata, Gau Zuria dela eta, Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du, ekitaldira joaten diren pertsonen mugikortasuna errazteko.
Fito & Fitipaldis kontzertua
Ekainaren 11n, larunbatean, Fito & Fitipaldis taldeak San Mames futbol zelaian emango duen kontzertua dela eta, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok, mugikortasuna erraztuz.
Udako ostiral larunbat eta jai bezperetan trenak gau osoan
Ekainaren 1etik irailaren 30era Metro Bilbaok tren-zerbitzu etengabea eskainiko du ostiral, larunbat eta jai-bezperetako gauetan.
Ibilaldia 2022
Maiatzak 29, Ibilaldiaren 2022. urteko edizioa izango da Bilbon.
Metro Bilbaok bat egingo du aurten Boluetako Abusu Ikastolak antolatutako Ibiladiarekin, trenen maiztasuna areagotuz eta, horrela, mugikortasuna erraztuz.
Athletic Club – Valencia CF eta Estopa kontzertua
San Mamesen jokatuko den Athletic Club vs Valencia CF partida eta Estopak BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua direla eta, maiatzaren 7an, larunbata, Metro Bilbaok bere tren zerbitzua indartuko du, mugikortasuna erraztuz.
Athletic Club – Atlético de Madrid
Apirilaren 30ean, larunbata, Athletic Clubek eta Atletico Madrid-ek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du partida amaitzean mugikortasuna erraztuz.