Bilbo, 2022ko ekainak 22
Metro Bilbaok jakinarazten du Semaf sindikatuak (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) gaurko deitutako lehen lanuzteen orduetan txanda zuten 91 makinistatik 31k egin dituztela.
Hartara, lehen lanuztea, 7:00-9:00, lana zegokien 48 makinistatik 14k egin dute. Arratsaldeko lanuztea, 19:00-21:00, lana zegokien 43 makinistatik 17k egin dute.
Metro-zerbitzua arazo barik eman da, egia bada ere goizeko lehen trenetan bezero asko pilatu direla. Lanuzte-orduetan Eusko Jaurlaritzak dekretuz ezarritako gutxieneko zerbitzuak eman dira. Gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzu guztia bete da, %100.
Metro Bilbaok atsekabea adierazten du, berriro ere, lanuzte-deialdi hauek bezeroei eragiten dizkien eragozpenengatik, eta ohiko bideetatik emango du egun horietako zerbitzuaren egoeraren berri. Ostiral honetarako, ekainak 24, dagoen lanuzte- deialdirako ordutegiak eskura eta ikusgai daude jada.
-
Goizeko lanuztea, 7:00-9:00 artean, txanda zegokien 48 makinistatik 14k egin dute.
-
Arratsaldeko lanuztea, 19:00-21:00 artean, 43 makinistatik 17k egin dute.
-
Metro Bilbaok sentitzen du lanuzteek bezeroei egiten dioten kaltea, eta zabalik dauka negoziazio-mahaia