Bilbo, 2022ko ekainak 24
Metro Bilbaok jakinarazten du Semaf-ek (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) gaurko deitutako bigarren lanuzte-eguneko ordu tarteetan txanda zuten 94 makinistatik 27k egin dituztela.
Lehen lanuzteak, 7:00- 9:00 artean, lana zuten 51 makinistatik 14k egin dituzte. Arratsaldekoak 19:00-21:30 artean, berriz, lana zuten 43 makinistatik 13k.
Lanuzte-orduetan goizean zerbitzuaren %40 eman da, ezarritako gutxieneko zerbitzua (%30) baino 6 zirkulazio gehiagorekin, alegia. Arratsaldean, berriz, ezarritako %30eko gutxienekoa baino 8 zirkulazio gehiagorekin, %44 eman da. Bai goizean bai arratsaldean Eusko Jaurlaritzak gutxienez emateko ezarritako%30 hori baino gehiago izan da, greba-eskubidea eta lan- hitzarmenean jasotako eskubideak bermatuz beti. Zirkulazio gehigarriek, batez ere goizeko lehen orduetako bezero-pilaketak arindu dituzte, nolabait. Gainerakoan edozein ostiraletan ematen den zerbitzu guztia eman da, %100, hain zuzen. Orain arte eguna normal joan da, arazo barik.
Metro Bilbaok atsekabea adierazten du, berriro ere, lanuzte-deialdi hauek bezeroei eragiten dizkien eragozpenengatik, eta ohiko bideetatik emango du egun horietako zerbitzuaren egoeraren berri.
- Bigarren lanuzte-deialdiko egunean goizeko lanuzteak, 7:00- 9:00 artean, 51tik 14 makinistak egin dituzte, eta arratsaldekoak, 19:00-21:00 artean, 43tik 13k. Jarraipena lehen lanuzte-egunean baino nabarmen txikiagoa izan da.
- Lanuzteen tarteetan goizean zerbitzuaren %40 eta arratsaldean %44 eman da, edozein ostiraletakoaren aldean.
- Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu lanuzteek bezeroei sortzen dizkieten eragozpenak eta zabalik dauka negoziazio- mahaia.