Bilbo, 2022ko ekainak 19

Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu asteazkenean, ekainaren 22an, hastekoak diren lanuzte partzialak. Lanuzte partzialak sindikatuek enpresaren zuzendaritzaren proposamena osorik entzun gabe deitu dira, hitzarmen kolektiboaren negoziazio bete-betean.

Enpresa-batzordearen eta zuzendaritzaren arteko elkarrizketak urtarrilean hasi ziren. Bi aldeek batera, zein enpresak sindikatuekin banaka 20 bilera baino gehiago egin dituzte sindikatu bakoitzaren eskari guztiak, bat ez datozenak batzuetan, ulertu eta aztertzeko asmoz. Bilera horiek guztiak egin eta gero, enpresak sindikatuei jakinarazi zien ekainaren 15ean bere eskaintza aurkeztu ziela. Egun hartan edukiaren erdia soilik azaldu zien, proposamenean batzuen eta besteen eskariak ahalik eta xeheen eta bilduen jasota , eta sindikatuen interesa piztuta, galderak, informazio-truke eta eskeak tarteko, erdia baino ez baitzen irakurri. Bihar goizean berrekingo zaie elkarrizketei. Enpresaren proposamenean, besteak beste, enplegua sortzen da (egun hiriarteko tren-konpainiaren inoizko lantalderik handiena dagoenean), eta soldata-igoera %2tik gorakoa izango litzateke (estatuko aurrekontu orokorren arabera, indarrean dagoen legedia betez gainera). Era berean, txanden antolaketan eta lan-baldintzetan ere hobekuntzak eskaini dira.

Proposamena osorik ezagutzeko zain egon gabe, lanuzte partzialak deitu dira. Eusko Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu dekretuz.

Metro Bilbaok ez du lanuzte-deialdia gogoko, batez ere bezeroei eragingo dien kaltearengatik. Ohiko bideak erabiliko ditu lanuzte-egunetako zerbitzuaren egoeraren berri emateko.

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Resumen
  • Lanuzteak datorren asteazkenean, ekainaren 22an, hastekoak dira.
  • Bihar goizean, ekainaren 20an, zuzendaritzak xehe-xehe azalduko die hitzarmen kolektiborako proposamena.
  • Metro Bilbaok atsekabez bizi du lanuzte-deialdia, bezeroengan izango duen eraginarengatik, besteak beste.
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación