Bilbo, 2022ko ekainak 21

Metro Bilbaok indarrean duen hitzarmenean jasota dago legezko edozein grebadeialdirekin batera bitartekaritza-eskaria aurkeztu behar dela Lan-harremanen Kontseiluaren Lurralde-egoitzan; prozedura hori bitartekaritza -proposamenaren bidez ebatzi behar delarik. Arau hori betetzeko, gaur arratsaldean PRECO batean bildu dira enpresaren zuzendaritza eta lanuzteak deitu dituzten ELA, UGT eta CIM sindikatuen ordezkariak.

3 sindikatuek uko egin diote bitartekaritza-prozesuan enpresa-batzorde osoak parte hartzeari, enpresak jarritako baldintzari, alegia, greba-batzorde horrek ez baitu eragin orokorreko hitzarmena sinatzeko gehiengorik. Hau da, bitartekaritzak enpresabatzorde osoarekin soilik izango luke zentzua.

Oraingoan ere, Metro Bilbaok atsekabez hartzen du lanuzte-deialdi hau bezeroengan izango duen eraginarengatik. Ohiko bideetatik jakinaraziko du zein den zerbitzuaren egoera lanuzte-egun horietan.

Categoría
field_imagen_press
Prentsa oharra
Resumen

• Lanuzteak deitu dituzten ELA, UGT eta CIM sindikatuek uko egin diote gaur bitartekaritza-prozedurari LanHarremanen Kontseiluan.

• ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako lanuzteak SEMAFek (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) lehendik deituta zituen eta bihar hasiko diren lanuzteen ostean etorri dira.

• Metro Bilbaok zabalik dauka negoziazio-mahaia negoziatzen jarraitzeko zain.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación