Suscribirse a Ekintzak eta gertaerak

Metro Bilbaok Euskararen Eguna ospatuko du geltokietan antzerkia eginez

Bilbo, 2023ko abenduak 1


Metro Bilbaok bezeroei hurbilduko die aurtengo Euskararen Eguna. Horretarako, geltokietan antzerkia erabiliko du. Igande honetan, abenduaren 3an, aktore bikote bat, bereziki jantzita, metroko hainbat puntutan ibiliko da, hizkuntza ikusarazteko, umorea tresna nagusitzat hartuta.

Metro Bilbaok bat egingo du Fair Saturday ekimenarekin “Metro Akustikoa” antolatuz

Aurreko edizioen arrakastaren ostean, Metro Bilbaok bat egingo du berriro Fair Saturday kultura mugimenduarekin, “Metro Akustikoa” jaialdiaren edizio berria programatuz.
Guztira, larunbat honetan, azaroaren 25ean, 20 musika emanaldi izango dira.
Aurten “Metro Akustikoa“ jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da, bost geltoki desberdinetan. Emanaldiak, irekiak eta doan, leku hauetan izango dira:

‘Yhabril. Luz, montaña, ¡acción!’ erakusketa, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioko ekitaldien barruan, Metro Bilbaon ikusgai

Bilbo, 2023ko azaroaren 17an

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 16. edizioaren harira, Yhabril Moro argazkilariak kanpoaldean egindako lan batzuk erakutsiko ditu, tamaina handian, Metro Bilbaoko hainbat geltokitan. Moyua (Diputación sarbidean), Indautxu (Urquijo) eta Santimami/San Mamés (Luis Briñas) geltokietan egongo da erakusketa abenduaren 30era arte, eta Zazpikaleak/Casco Viejo (San Nikolas) geltokian abenduaren 1era arte, Abandora (Berastegi) iritsi baino lehen.

Marea kontzertua

Mareak azaroaren 25ean, larunbata, BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.

Indautxuko geltokian "Menderakaitzak: emakume zinemagileen genealogia bat" erakusketa ikusgai dago, Zinemakumeak gara!-k antolatua

Bilbo, 2023ko urriaren 18an

Zinemakumeak gara! - Emakumeek zuzendutako zinema erakusketak Metro Bilbaoko Indautxu geltokian (Urquijo irteera) 9 panel jarri ditu ikusgai, Alice Guy zuzendari frantziarraren jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Hori dela eta, urriaren 16tik 31ra bitartean, Indautxuko geltokiak “Menderakaitzak: emakume
zinemagileren genealogia bat” erakusketa hartuko du, Zinemakumeak gara! elkarteak antolatuta, BBK Fundazioaren babesarekin eta Metro Bilbaoren laguntzarekin.

Erakusketa

Metro Bilbaok bat egiten du Fair Saturday-rekin “Metro Akustikoa” egitarauaz

Iazko arrakastaren ostean, berriro egingo dut bat Metro Bilbaok Fair Saturday kultura- mugimenduarekin, “Metro Akustikoa” jaialdiaren bigarren edizioa programatuz. Horrela, hiriarteko tren-konpainiak guztira 24 musika-emanaldi hartuko ditu azaroaren 26an, larunbatarekin, goizez eta arratsaldez-

“Metro Akustikoa“ jaialdiaren bigarren edizioan iaz baino kontzertu eta geltoki gehiago izango dira. Hartara, geltoki hauek hartuko dituzte emanaldiak, denak irekiak eta doan:

  • Zazpikaleak/ Casco Viejo: Unamuno sarbidea

Aitana kontzertua

Irailaren 10ean, larunbatean, Aitanak BECeko Bizkaia Arena pabiloian emango duen kontzertua amaitu osteko, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok.