Bilbo, 2023ko maiatzaren 16an  

Metro Bilbaoko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiak ‘Glutenik gabe bizi, pertsona zeliakoen  egunerokotasuna’ argazki erakusketa hartuko du gaurtik maiatzaren 30era bitartean. Bertan,  zeliakoen zailtasunak, glutenik gabeko bizitza osoko dieta eramatera behartuta daudenak, eta  kolektiboaren aldarrikapenak islatzen dira. Erakusketa Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian egongo  da ikusgai maiatzaren 30era arte, eta ekainaren 1etik 15era, Moyuako geltokian.  

EZE Euskadiko Zeliakoen Elkarteak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren,  Bilboko Udalaren eta Metro Bilbaoren laguntzarekin, erakusketa gaur, maiatzak 16, Gaixotasun  Zeliakoaren Eguna, inauguratu da San Nikolaseko sarbidean. Bertan izan dira, besteak beste,  Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, Mikel  Sanchez; Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusia, Asier  Alustiza; Bilboko Gizarte Gaietako zinegotzia, Juan Ibarretxe; Metro Bilbaoko Marketing eta  Komunikazio burua, Susana Palomino; eta EZE Euskadiko Zeliakoen Elkarteko presidentea,  Itxaso Olabarri.  

Tamaina handiko 10 panelez osatuta, erakusketak zeliakoen kolektiboari ikusgarritasuna ematen  dio “gizarte-harremanak normalean mahai baten inguruan sustatzen diren gizarte batean”.  Horrela, iaz 40 urte bete zituen zeliakoen euskal elkarteak familia zaliakoek aurre egin behar dioten errealitatea jasotzen du, hala nola glutenik gabeko produktuen garestitasuna –azken  ikerketaren arabera, familia zeliako batek urtean 900 euro gehiago gastatzen ditu zeliakoa ez  den batek baino-, askotan kolektiboaren elikadura-segurtasuna bermatzen ez duen etiketa  fidagarririk ez izatea, edo pertsona asko beharrik gabe glutenik gabeko produktuak jatera  eramaten dituzten modak, kolektiboa kaltetzen duen “alferreko” praktika.  

EZEk gogorarazi duenez, kalkulatzen denaren arabera, Euskadin oraindik 22.000 pertsona  zeliako daude diagnostikatu gabe, eta bere eguneroko zereginetako eta ekintzetako batzuk ere  erakusten ditu, kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak. Besteak beste,  kutsadurari edo kontaktu gurutzatuari buruzko sentsibilizazio-lanak, pertsona zeliakoentzat  ohikoena den arriskuetako bat, edo ikastetxeetako prestakuntza, non glutena duten elikagaien  arriskua ez baita jantokian bakarrik gertatzen. “Badaude urtebetetzeak, txangoak, jarduerak…  eta, askotan, glutenaren arriskua ez da kontuan hartzen”, gogoratu du Mireia Apraiz, EZEko  zuzendariak.  

Aldarrikapenak  

Erakusketak, hala ere, baikortasunerako eta etorkizunerako begirada ere izan nahi du, eta bizitza  normala egin dezakeela gogorarazten dio kolektibo zeliakoari eta, adibidez, edozein pertsona  bezala “glutenik gabe bidaiatu”. Aldi berean, gizarte osoaren inplikazioa eta lankidetza  aldarrikatzen du, batez ere hotelena, jatetxeena eta ostalaritzako lokalena, glutenik gabeko  menuak eta zerbitzuak normaltasunez eskaintzeko.  

Bilbokoaren ostean, Gasteizen eta Donostian ere izango da erakusketa. Hala, ekainaren 19tik  uztailaren 19ra bitartean, Donostiako Loiola Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan egongo da  ikusgai; eta irailaren 11tik 18ra, Gasteizko Dendaraba Merkataritza Gunean (Bake Kalea, 5).  

Gaixotasun zeliakoa patologia kronikoa da, oinarri immunologikokoa, glutenak eragindakoa, eta  gorputzeko organo eta sistema ezberdinei eragin diezaieke. Edozein adinetan diagnostika  daiteke eta bere tratamendu bakarra, glutenik gabeko dieta, bizitza osorako mantendu behar  da.  

Glutena gari, espelta, kamut, garagar, zekale eta olo zerealetatik datorren proteina da. Elikagai  prozesatuen %80an dago. Glutenik gabeko elikagai espezifikoak glutena daramatenak baino  askoz garestiagoak dira.

 

 

 

field_imagen_press
Presentación de ‘Vivir sin gluten, el día a día de las personas celíacas’ en la estación Zazpikaleak/ Casco Viejo
Resumen
  • EZEk antolatuta, Euskadiko Zeliakoen Elkarteak, tamaina handiko  10 paneletan kolektiboaren zailtasunak eta aldarrikapenak  islatzen ditu. Maiatzaren 30era arte egongo da Zazpikaleak/Casco  Viejo geltokian, eta, ondoren, ekainaren 15era arte, Moyuan.  
  • Erakusketa gaur eguerdian inauguratu da Eusko Jaurlaritzako,  Bizkaiko Foru Aldundiko, Bilboko Udaleko eta Metro Bilbaoko  arduradunak bertan zirela.  
  • Bilboren ostean, Donostiara eta Gasteizera ere helduko da argazki erakusketa. 

 

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación