Suscribirse a Ekintzak eta gertaerak

Zeu izan zaitezke Metro Bilbaoren hurrengo kanpainaren protagonista: ‘Metro, zure oroitzapenen gidari’

Ekimen honek orain dela hiru hamarkadako argazkiak konpartitzera gonbidatzen ditu herritarrak, Bizkaia eta bere jendea nola aldatu diren erakusteko  

Ekintza hau metroaren 30. urteurrena ospatzera zuzendutako ekitaldietako bat da 

Underrun lasterketaren hirugarren edizioak Metro Bilbaoren 30. urteurrena ospatu du bi ibilbide eta 250 korrikalari baino gehiagorekin

80 pertsona inguruk Basarrate eta Ansio arteko 10,2 kilometroko ibilbide berezia egin zuten; 180 inguruk, ordea, Moyuatik abiatu ziren ohiko luzera, 7,8 kilometrokoa, betetzeko.

Inskripzio solidarioarekin bildutako diru guztia Haszten elkarteari emango zaio dohaintzan.

Kirol munduko pertsona ospetsuak hartu zuten parte lasterketan, erbi moduan: Carlos Gurpegi, Janire Fragua, Aitzol Atutxa, Aitziber Juaristi edo Aritz Erkiaga, besteak beste.

Bederatzi abesbatzarekin ospatuko da Agate Deuna Metro Bilbaoko 17 geltokitan

Taldeek ‘Agate Deuna’ eta beste herri kanta batzuk abestuko dituzte, goizez zein arratsaldez, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan 

Ohi bezala, Metro Bilbaok bihar ere bat egingo du Agate Deunaren bezperako ospakizunarekin. Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin lankidetzan, herrialdeko bederatzi talde izango dira 17 geltokitan abestuko dutenak, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan. 

Metro Bilbaok bere bezeroak omentzen ditu, horma-irudi ikusgarri batez, bere 30. urteurrenean

Santimami/San Mamés geltokiko intermodalak ia 54 metroko luzera eta 2,5 metroko altuera dituen obra koloretsu bat erakusten du; komiki baten antzeko estetikarekin, obra horrek metroa egunero erabiltzen duten pertsonen aniztasuna islatzen du 

Gatibu-ren kontzertuak

Gatibuk abenduaren 6an, 12an eta 13an BECen eskainiko dituen kontzertuak direla eta, Agur Esan Barik agur-biraren barruan, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu bakoitzaren amaieran, mugikortasuna errazteko 

Kontzertuen zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bakoitzaren amaierara egokituko da.