Iazko arrakastaren ostean, berriro egingo dut bat Metro Bilbaok Fair Saturday kultura- mugimenduarekin, “Metro Akustikoa” jaialdiaren bigarren edizioa programatuz. Horrela, hiriarteko tren-konpainiak guztira 24 musika-emanaldi hartuko ditu azaroaren 26an, larunbatarekin, goizez eta arratsaldez-
“Metro Akustikoa“ jaialdiaren bigarren edizioan iaz baino kontzertu eta geltoki gehiago izango dira. Hartara, geltoki hauek hartuko dituzte emanaldiak, denak irekiak eta doan:
-
Zazpikaleak/ Casco Viejo: Unamuno sarbidea
-
Abando: Renfe sarbide-korridorea
-
Moyua: Ercilla sarbidea, geltoki-ikuskatzailearen bulegoaren alboan
-
Santimami/ San Mamés: Bilbao Intermodal sarbidearen atartean
-
Sarriko: mezzaninan
-
Barakaldo: Foruak irteeran
Artista hauek hartuko dute parte: Sally Rous, Oihane Durán, Lova Lois, Nerea eta Irene, Sabin Guaresti, Sally Rous, Bárbara La Jirafa, Klasimenko, Nowninah, SunMusic, Loida y Gasti, JAD Soundshots, Kuerdak Kalean, Hiru, Deep Sea Monk, Crisha Ibarra, B&I, Kuerdak Kalean, Elena Monge, Nacho DiMartino eta Mía Kalo.
Ordu bete inguruko emanaldiak izango dira; larunbat goizean 11:00-13:00 artean eta arratsaldean 18:00 eta 20:00 artean egingo dira.
Emanaldiek iraun bitartean, nahi duenak, Bizum bidez egin ahalko ditu diru-ekarpenak. Aurten ZEHAR – Errefuxiatuekin elkartera bideratuko da biltzen den guztia.
Egunean zehar kontzertuen irudiak argitaratuko dira Metro Bilbaoren sare sozialetan.
- “Metro Akustikoak” kontzertuen emanaldien eta geltokien kopurua handitu du.
- Azaroaren 26an, larunbatarekin, egingo dira goizez eta arratsaldez.