Aurreko edizioen arrakastaren ostean, Metro Bilbaok bat egingo du berriro Fair Saturday kultura mugimenduarekin, “Metro Akustikoa” jaialdiaren edizio berria programatuz.
Guztira, larunbat honetan, azaroaren 25ean, 20 musika emanaldi izango dira.
Aurten “Metro Akustikoa“ jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da, bost geltoki desberdinetan. Emanaldiak, irekiak eta doan, leku hauetan izango dira:

  • Zazpikaleak/ Casco Viejo: Unamuno sarbidea
  • Abando: Renfe sarbide-korridorea
  • Moyua: Ercilla sarbidea, geltoki-ikuskatzailearen bulegoaren alboan
  • Santimami/ San Mamés: Bilbao Intermodal sarbidearen atartean
  • Sarriko: mezzaninan

Artista hauek hartuko dute parte: Madera Ilegal, Adri Lemonk, Aitor Goitia, Jon Moma, SunMusic, Viola Serra, Aiama Music, Eva Martin, Bárbara La Jirafa, Jad Gift, Mia Kalo, Sweet Rage Elektronik, Kuerdak Kalean, Marcos García, Net Bby, Nowninah, Johnny Naveda eta Naia Aguiló.
Ordu bete inguruko emanaldiak izango dira; larunbat goizean 11:00 eta 13:00 artean eta arratsaldean, 18:00 eta 20:00 artean egingo dira.

Oraingo honetan, Fair Saturday Mezenak-Barreras Invisibles programaren alde izango da, haurrei zuzendutako mezenasgo kulturalaren programa aitzindaria.

Egunean zehar kontzertuen irudiak argitaratuko dira Metro Bilbaoren sare sozialetan.

field_imagen_press
Metro Akustikoa
Resumen

Ekitaldia bost geltokitan egingo da, eta horietako bakoitzean lau kontzertu eskainiko dira.
Emanaldiak larunbat honetan, azaroaren 25ean, izango dira, goizez zein arratsaldez.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación