Gutxieneko zerbitzuak ekainaren 29an eta uztailaren 1ean: 06:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Ekainaren 29an, asteazkena, eta uztailaren 1ean, ostirala, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen %30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Ekainaren 29rako eta uztailaren 1erako bermatutako gutxieneko zerbitzuak gaurtik aurrera kontsulta daitezke "Hurrengo trenak" atalean.
Sentitzen dugu lanuzte hauek eragindako eragozpenak.
Gaur lan egitea zegokien 94 makinistatik 27k egin dute lanuztea, asteazkenean baino gutxiagok.
Bilbo, 2022ko ekainak 24
Metro Bilbaok jakinarazten du Semaf-ek (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) gaurko deitutako bigarren lanuzte-eguneko ordu tarteetan txanda zuten 94 makinistatik 27k egin dituztela.
Lehen lanuzteak, 7:00- 9:00 artean, lana zuten 51 makinistatik 14k egin dituzte. Arratsaldekoak 19:00-21:30 artean, berriz, lana zuten 43 makinistatik 13k.
Udako ordutegia
Uztailaren 1etik irailaren 6ra, udako eskarira egokitzen du Metro Bilbaok ordutegia.
Ekainak 25. Leioako eta Sopelako jaiak
Ekainaren 25eko gauean, Leioako eta Sopelako jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna honako hau izango da:
Metro Bilbaoko 31 makinistak egin dituzte gaur, ekainaren 22an, deituta zeuden lanuzteak.
Bilbo, 2022ko ekainak 22
Metro Bilbaok jakinarazten du Semaf sindikatuak (Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios) gaurko deitutako lehen lanuzteen orduetan txanda zuten 91 makinistatik 31k egin dituztela.
Hartara, lehen lanuztea, 7:00-9:00, lana zegokien 48 makinistatik 14k egin dute. Arratsaldeko lanuztea, 19:00-21:00, lana zegokien 43 makinistatik 17k egin dute.
ELA, UGT eta CIM sindikatuek uko egin diote PRECOn bitartekaritzari Metro Bilbaorekin eta sindikatu guztien ordezkariekin.
Bilbo, 2022ko ekainak 21
Metro Bilbaok indarrean duen hitzarmenean jasota dago legezko edozein grebadeialdirekin batera bitartekaritza-eskaria aurkeztu behar dela Lan-harremanen Kontseiluaren Lurralde-egoitzan; prozedura hori bitartekaritza -proposamenaren bidez ebatzi behar delarik. Arau hori betetzeko, gaur arratsaldean PRECO batean bildu dira enpresaren zuzendaritza eta lanuzteak deitu dituzten ELA, UGT eta CIM sindikatuen ordezkariak.
Gutxieneko zerbitzuak ekainaren 22an eta 24an: 07:00etatik 09:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Ekainaren 22an, asteazkena, eta 24an, ostirala, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen % 30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu enpresaren proposamena osorik entzun gabe sindikatu batzuek deitu dituzten lanuzte partzialak
Bilbo, 2022ko ekainak 19
Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu asteazkenean, ekainaren 22an, hastekoak diren lanuzte partzialak. Lanuzte partzialak sindikatuek enpresaren zuzendaritzaren proposamena osorik entzun gabe deitu dira, hitzarmen kolektiboaren negoziazio bete-betean.
Gau Zuria
Ekainaren 18an, larunbata, Gau Zuria dela eta, Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du, ekitaldira joaten diren pertsonen mugikortasuna errazteko.
Fito & Fitipaldis kontzertua
Ekainaren 11n, larunbatean, Fito & Fitipaldis taldeak San Mames futbol zelaian emango duen kontzertua dela eta, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok, mugikortasuna erraztuz.