Metro Bilbao ‘Gabonetako Tren’ bilatuko da, eta bidaia magiko bat eskainiko du Olentzero eta Mari Domingirekin
Datorren abenduaren 22an, bereziki apaindutako unitate batek zenbait joan-etorri egingo ditu Kabiezes eta San Ignazio artean, eta haurrentzako jarduera ugari eskainiko ditu tren barruan.
BBK eta Kutxabank erakundeek lagunduta, ekitaldia heldu batek lagundutako txikientzat pentsatua da, doan izango da eta 1.200 plaza baino gehiago eskainiko ditu zozketa bidez.
Metro Bilbao, Epaimahaiaren Sari Berezia GJH Sarietan
Metro Bilbaok, Cadena SER Euskadik eta Fundación BBK –k antolatu berri duten Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) ekitaldian Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du. Bertan, mundu hobea eraikitzen laguntzen duten pertsonak, enpresak eta erakundeak aintzatesteko sariak banatu ziren, denak Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuekin bat datozenak.
15:00etatik aurrera Santimami/San Mamés Itxita
15:00etatik aurrera trenek ez dute geldialdirik egingo Santimami/San Mamesen. Zure jatorria edo helmuga geltoki hau bada, erabili Indautxu, Moyua edo Deustu.
Europa Leagueko finalerako zerbitzu berezia. Tottenham – Manchester United
Maiatzaren 21ean, asteazkena, Europa Leagueko finala jokatuko da San Mamesen, 21:00etan, Tottenham eta Manchester United taldeen artean. Kirol ekitaldi garrantzitsu hau dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du goizaldeko 03:00ak arte.
Partida amaitu ondoren, ohiko iraupenarekin edo luzapen edo penaltien kasuan, trenen maiztasuna areagotuko da, mugikortasuna errazteko.
Martxoko Metrokultura
Hilabete honetan egingo diren inguruko kultur eta gizarte ekitaldiak martxoko Metrokulturan aipatzen dira.
Kontsultatu hemen agenda.
Metro Bilbaok 2024ko balioztatze errekorra ospatu du bere 100 milioigarren bidaiariari omenaldia eginez
Barakaldoko gazte bat izan da, ohiko erabiltzailea, eta metroa duen Europako hiri baterako bidaia, bi pertsonentzat eta lau egunetarako, jaso du sari modura
Balioztatze sinboliko hori Gurutzeta/Cruces geltokian erregistratu zen abenduaren 30ean, urteko azkenaurreko egunean, 16:14an
Metro Bilbaoko hogei bat geltoki apaindu dira Gabonak ospatzeko
Abando, Ansio, Areeta eta Moyuak Gabonetako zuhaitz bana dute, eta Zazpikaleak/Casco Viejo, Ansio eta Santurtzin postontziak jarri dituzte txikienek Olentzerori gutunak bidaltzeko
Galtzagorri dibertigarriek bezeroak agurtzen dituzte Basauri, Basarrate, Santutxu, Abando, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Ansio, Barakaldo eta Areetako teleadierazleetatik
Hurrengo egunetan metroa apainduko duten elementu berriak gehituko dira urtarrilaren 7ra arte
Metro Bilbaok jendetza handia izan du Aste Nagusian eta ez du gorabehera aipagarririk izan
Bederatzi jaiegunetan zenbatutako bidaia kopurua iazkoa baino handiagoa da, 2.436.988 bidaiarekin
Bildutako datuek urte osoan zehar izaten ari den bidaia kopuruaren goranzko joera bermatzen dute
Zazpikaleak geltokia izan da aurten ere jendetsuena, 396.417 baliozkotzerekin
UZTAILAREN METROKULTURA AGENDA
Uztailarekin batera, Metrokultura eguneratu dugu hilabete honetarako inguruko ekitaldi kultural eta sozialekin.
Kontsultatu uztailaren agenda link honetan.
Metrokultura, kultura- eta gizarte- agenda
Beste hedabide bat du kulturak: Metrokultura, Metro Bilbaoren ekimena, zeinen bidez, hiriarteko trenbideek zeharkatzen dituzten eremuetan dauden udal eta erakundeekin elkarlanean, inguruko kultura- eta gizarte-ekitaldiak agenda-eran zabalduko diren.