Bederatzi jaiegunetan zenbatutako bidaia kopurua iazkoa baino handiagoa da, 2.436.988 bidaiarekin

Bildutako datuek urte osoan zehar izaten ari den bidaia kopuruaren goranzko joera bermatzen dute

Zazpikaleak geltokia izan da aurten ere jendetsuena, 396.417 baliozkotzerekin

Marijaiak agur esan zion atzo Bilbori, eta bidaia-zifrei dagokienez, jaietan Bilbo bisitatzen duten pertsona guztien mugikortasunean Metro Bilbao izan da garraiobide publiko nagusia. Halaber, amaitu diren bederatzi egun hauetan, azpimarratu beharreko beste alderdi bat gertakari aipagarririk eza da.

Horrela, Metro Bilbaok Aste Nagusiko bidaien errekor berria ezarri du, metroak urte osoan izan duen goranzko joerari jarraituz, eta guztira 2.436.988 baliozkotze izan ditu (2023an baino % 5,5 gehiago) eskaini diren 230 zerbitzu-ordu etengabeetan, 6.853 zirkulazio jarri baitira martxan.

Jai-programazioak 500 jarduera baino gehiago ditu Bilboko hainbat tokitan, eta, horrez gain, Bizkaiko herritarrak metroz mugitzen dira bere lan-betebeharretarako eta egunerokorako. Hori dela eta, datu horiek aintzat hartuta, Udalak berak "ezohikotzat" jo du aurtengo Aste Nagusia. 

Beste urte batez, eta egun horietan erregistratutako datuen arabera, osteguna da berriz ere Aste Nagusiko egunik onena joan-etorriei dagokienez; urtez urte errepikatzen da datu hori. Oraingoan, 325.065 baliozkotze izan dira. Abuztuaren 21ean, asteazkena, eta abuztuaren 23an, ostirala, izan ziren bidaia-bolumen handieneko beste bi jardunaldiak, 304.489 eta 301.724 bidaiarirekin, hurrenez hurren.

Zazpikaleak geltokia izan da berriz ere jendetsuena, 396.417 baliozkotzerekin, eta ondoren:

  • Abando: 253.525
  • Santimami: 157.562
  • Moyua: 140.849
  • Indautxu: 119.423
  • Santutxu: 106.661

Bestalde, Barakaldo (78.553) eta Areeta (74.496) izan dira 1. eta 2. lineetan gehien ibili direnak.

Gehien erabili den ibilbidea Zapikaleak eta Santimami geltokien artekoa izan da, eta berriz ere bidaia gehien biltzen dituen ordu tartea 20:00etatik 22:00etara bitartekoa da, su artifizialen atarikoa. Tituluei dagokienez, Creditrans da gehien erabiltzen dena, baliozkotzeen % 70 baino gehiagorekin.

Metro Bilbaok oso positibotzat jotzen ditu lortutako emaitzak, eta eskerrak eman nahi dizkie langile guztiei egun hauetan egindako lanarengatik, herritarren eskaera zabalarekin bat datorren zerbitzua eskaini ahal izan baitute.

Neguko zerbitzua
Irailaren atarian, gogoratu behar da datorren astelehenean, hilaren 2an, Metro Bilbaok neguko zerbitzuaren maiztasunari ekingo diola berriro, eta zerbitzu horren igarotze orduak www.metrobilbao.eus web orrian bertan kontsulta daitezkeela.

Ostiral eta larunbat gauak
Era berean, irailaren 30era arte, Metro Bilbaok etengabeko tren-zerbitzua eskaintzen jarraituko du ostiral eta larunbat gauetan, hilabete honetako jaietako eta aisialdiko jardueretako mugikortasunari estaldura emateko.

field_imagen_press
Aste Nagusia
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación