Abando, Ansio, Areeta eta Moyuak Gabonetako zuhaitz bana dute, eta Zazpikaleak/Casco Viejo, Ansio eta Santurtzin postontziak jarri dituzte txikienek Olentzerori gutunak bidaltzeko
Galtzagorri dibertigarriek bezeroak agurtzen dituzte Basauri, Basarrate, Santutxu, Abando, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Ansio, Barakaldo eta Areetako teleadierazleetatik
Hurrengo egunetan metroa apainduko duten elementu berriak gehituko dira urtarrilaren 7ra arte
Metro Bilbaok bat egiten du Bizkaiko lurralde osoko kaleetan eta udalerrietan nagusi den Gabonetako giroarekin, bertako instalazioetan dekorazio-elementuak jarriz.
Horrela, Ansio, Moyua, Abando eta Areetako geltokiek atzotik Gabonetako zuhaitz bana dute. Zuhaitzok mezzaninetan egiten diete harrera erabiltzaileei, eta ikono bihurtu dira pertsona askoren argazkietarako.
Galtzagorri dibertigarriek Gabonetako puntua jartzen diete Basauri, Basarrate, Santutxu, Abando, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mamés, Ansio, Barakaldo eta Areetako teleadierazleei, eta txikienek postontzi berezi batzuk aurkituko dituzte Zazpikaleak/Casco Viejo, Ansio eta Santurtzin, Olentzerori gutunak bidaltzeko.
Horrela, geltokiek bat egiten dute kaleetan bizi den gabon giroarekin, eta egun hauen magia Metro Bilbaoko bezeroek egiten dituzten bidaietara zabaltzen laguntzen dute, milaka bidaiari ezustean harrapatuz. Horrekin, gainera, metroak bere instalazioak garraiobide baino gehiago bihurtzeko konpromisoari eusten dio, egun hauetan eta urteko beste batzuetan herritarren ospakizunak partekatzen dituzten gunea bihurtuz.
Elementu ezberdinak jartzen jarraituko dugu datozen egunetan, sorpresa berriekin, hogei bat geltoki apaindu arte, Gabonetako espiritua leku gehiagotara zabalduz.
Dekorazioak datorren urtarrilaren 7ra arte egongo dira geltokietan.
Zerbitzua gau osoan ostiraletan 13 eta 20
Gabonetako dekorazioarekin batera, eta egun horietan egiten diren joan-etorri bereziei erantzuna emateko, Metro Bilbaok ohiko gaueko zerbitzua jarriko du abenduaren 13ko eta 20ko gauetan.