Metrokulturak udalerrietan programatzen diren aisi-ekitaldiak gerturatuko ditu hiriarteko metro geltokietara
Maiatz honetatik aurrera beste hedabide bat izango du kulturak: Metrokultura, Metro Bilbaoren ekimena, zeinen bidez, hiriarteko trenbideek zeharkatzen dituzten eremuetan dauden udal eta erakundeekin elkarlanean, inguruko kultura- eta gizarte-ekitaldiak agenda-eran zabalduko diren.
Metro Bilbaok Underrun lasterketaren bigarren edizioan bildutako 4.400 euroak eman dizkio Haszten elkarteari
Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak 4.400 euro eman dizkio gaur Pablo Hernández Haszten elkarteko koordinatzaile nagusiari. Dirua da joan den martxoaren amaieran Moyua eta Ansio geltokien artean egin zen Underrun lasterketaren izen emate solidarioekin bildutako guztia. Dohaintza txeke sinboliko gisa egin da, eguerdian, metroaren bulego nagusietan egindako ekitaldi xume batean. Atletismo probarik bereziena arrakastatsua izan zen, bai parte hartzean bai antolaketan, izan zuen helburu solidarioaz gain.
San Mamesez jantzita jarraituko du Moyuako geltokiak apirilaren 22ra arte
Moyua geltokia protagonistetako bat izan da Athletic Kopa finalera iritsi zenetik, eta hala izaten jarraituko du datorren astelehenera arte (hilak 22). Bere dekorazioa, San Mamés zelaiaren itxura ematen duena, Metro Bilbaoren hasieratik arrakastatsuenetako bat izan da eta, zalantzarik gabe, bezeroen artean interes gehien piztu duena. Talde zurigorriak lortutako tituluak, gabarratik irtetearekin batera, derrigorrezko bihurtu du bisita martxoaren 26tik, kokatu zen unetik.
270 kirolari baino gehiago arrakastaz eta jai- giroan mugitu dira Underrun-en bigarren edizioan
Bilbo, 2024ko martxoak 25
Ordularia gauerdira heldu baino ordu erdi eskaz lehenago Underrun-en bigarren edizioan parte hartuko zuten pertsona guztiek Ansiotik Moyuara eroateko gaitutako trenera igo ziren. Joaneko bidaia zen. Itzulera lasterka egingo zuten. Trenbideetatik. Hor dago, hain zuzen, egutegiko lehiaketa atletikorik bitxiena den Underrun-en erakargarritasuna. Azkenean 275 kirolarik lortu zuten arrakasta eta ja-giro paregabean bi geltokien arteko ia zortzi kilometroak osatzea.
Metro Bilbaok Underrunen bigarren edizioa ospatuko du igande honetan, 250 parte-hartzaile ingururekin
Bilbo, 2024ko martxoak 22
Hainbat hilabetetan egindako lanaren ondoren, eta Underrun lasterketaren bigarren edizioa izango denaren xehetasun guztiak prest daudela, metroa proba original honen agertoki izango da berriro, igandetik astelehenerako gauean (hilak 24), 250 pertsona inguruk parte hartuko baitute.
Igandeko zerbitzua bukatu ostean, lasterkariek Moyua eta Ansioko geltokien arteko 7,8 kilometroak beteko dituzte, Indautxu, Santimami/San Mamés, Deustu, Sarriko, San Ignazio eta Gurutzeta geltokietatik pasatuz.
1.201 pertsonak eman dute izena Underrun lasterketaren bigarren ediziorako
Bilbo, 2024ko otsailak 6
Underrunen bigarren edizioak ikusmin handia sortu du runner munduan. Datorren ostegunean, otsailaren 8an, zozkatuko dira aurreko asteetan izena eman duten pertsonen artean, libre dauden ehun dortsalak. Ondorioz, saridunek aukera izango dute esperientzia desberdinaz gozatzeko, Metro Bilbaoren ibilbidea gauez eginez.
Inauteriak 2024
Otsailaren 10ean, eta 17an, larunbatak, Metro Bilbaok gaueko zerbitzua indartuko du, inauteriekin batera.
Metro Bilbaok hainbat abesbatza hartuko ditu Agate Deunaren bezpera ospatzeko
Bilbo, 2024ko otsailak 2
Metro Bilbaok bat egingo du aurten Santa Ageda ospakizunarekin, hainbat abesbatzaren emanaldiarekin bere instalazioetan. Igandean, otsailak 4an, jaiaren bezperan eta ohitura den bezala, Bilbo, Barakaldo eta Getxoko hiru abesbatza arituko dira metroaren beste horrenbeste geltokitan: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés. 11:00etatik 13:00etara egingo dute, euren kantu tradizionalekin bezeroak animatuz. Horien artean, jakina, Agate Deuna egongo da.
ZOZKETA "NATURALEZA ENCENDIDA"
ZOZKETA ? Artxandako Begiratokiko "Natulareza encendida" esperientziaz gozatu nahi duzu? Urtarrilaren 17rako 20 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
Parte hartzeko, eman izena “Zure metroa” eremuan ? http://metro.eus/Kontua-Sortu
Erantsitako fitxategian kontsultatu ditzazkezu zozketaren oinarriak.
San Tomas
Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezia emango du ostegunean, abenduak 21, San Tomas azoka tradizionala dela-eta.
9:30 eta 21:30 bitarteko maiztasunak