Moyua geltokia protagonistetako bat izan da Athletic Kopa finalera iritsi zenetik, eta hala izaten jarraituko du datorren astelehenera arte (hilak 22). Bere dekorazioa, San Mamés zelaiaren itxura ematen duena, Metro Bilbaoren hasieratik arrakastatsuenetako bat izan da eta, zalantzarik gabe, bezeroen artean interes gehien piztu duena. Talde zurigorriak lortutako tituluak, gabarratik irtetearekin batera, derrigorrezko bihurtu du bisita martxoaren 26tik, kokatu zen unetik.

field_imagen_press
San Mamesez jantzita jarraituko du Moyuako geltokiak apirilaren 22ra arte
Resumen

Petronorrek bultzatutako kanpaina, Metro Bilbaorekin batera, arrakastatsuena izan da geltokietan betidanik egindakoen artean

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación