Maiatz honetatik aurrera beste hedabide bat izango du kulturak: Metrokultura, Metro Bilbaoren ekimena, zeinen bidez, hiriarteko trenbideek zeharkatzen dituzten eremuetan dauden udal eta erakundeekin elkarlanean, inguruko kultura- eta gizarte-ekitaldiak agenda-eran zabalduko diren.

Hileroko argitalpena izateko bokazioz, hiriarteko garraiobidearen geltoki guztietan doan banatuko den bilduma modura sortu da. Hartara, bezeroek bi formatutan izango dute eskura. Batetik, geltoki guztietan horrelako materialak jartzeko dituen erakustokietan paperean egongo da eta, bestetik, telefono mugikor baten bidez ere lortuko da, euskarri horietan binilatuko den QR kodea eskaneatuta.

Formatu digital hori Metro Bilbaoren web orritik eta sare sozialetatik ere egongo da ikusgai; paretako euskarriak, berriz, ondo seinalatuta egongo dira ikur propioarekin eta zoruan binilatuko den irudi erakargarri eta originalarekin.

Eskaintza bateratua

Ekimenaren aurkezpenean kultura-ekimen berri honetan sartu diren udalerrietako alkateak bildu dira, baita gizarte- eta kultura-programazioak dituzten inguruko zentro edo erakundeen arduradunak ere. “Ekimen partekatua da, non denok jartzen ditugun antolatzen ditugun aisi-jarduerak, eskaintza bateratua sortu eta egunero erabiltzen gaituzten pertsonak inguruko herrietan zer dagoen zuzenean jakitera gonbidatzeko”, esan du prentsaurrekoan Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Eneko Arruebarrenak.

Santurtziko alkate Karmele Tubillak, bere aldetik, azpimarratu du “euskarri hau aukera paregabea izango da udalerri guztientzat, tokian-tokian antolatzen diren ekitaldi ugarien bozgorailu izateaz gain, garraio publikoa erabiliz heldu ahal izango baitute”.

Berango, Basauri, Getxo, Erandio, Etxebarri, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestao daude tartean, baita, besteak beste, BBK fundazioa edo Euskalduna Bilbao erakundeak ere.

field_imagen_press
Metrokultura
Resumen

Hilero eta doan aterako den kultura-agenda da

Geltokietako erakustokietan paperean eta hainbat bidetatik QR baten bidez digitalki eskuragarri izango da

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación