Bilbo, 2024ko otsailak 2

Metro Bilbaok bat egingo du aurten Santa Ageda ospakizunarekin, hainbat abesbatzaren emanaldiarekin bere instalazioetan. Igandean, otsailak 4an, jaiaren bezperan eta ohitura den bezala, Bilbo, Barakaldo eta Getxoko hiru abesbatza arituko dira metroaren beste horrenbeste geltokitan: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés. 11:00etatik 13:00etara egingo dute, euren kantu tradizionalekin bezeroak animatuz. Horien artean, jakina, Agate Deuna egongo da.

Geltokietako emanaldiei Arratiako koruaren ohiko interpretazioa gehituko zaie San Nikolas sarbidean, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian hau ere. Kasu honetan, eguerdia pasatxo izango da, Agate Deunaren bezperan Bilboko erdiguneko hainbat lekutatik abesbatza historikoak egiten duen errondaren barruan.

Koruez gain, Metro Bilbaok bultzada bat emango dio ospakizunari bezeroen artean ehunka zapi tradizional partituz. Igandean ere izango da banaketa Zazpikaleak/Casco Viejo eta Santimami/San Mamés geltokietan.

field_imagen_press
Metro Bilbao animará la víspera de Santa Águeda con las voces de varios coros en sus estaciones
Resumen

Kantu tradizional batzuk abestuko dituzte koruek hiru geltokitan: Zazpikaleak/Casco Viejo, Abando eta Santimami/San Mamés

Jaietako ehunka zapi ere banatuko dira bezeroen artean

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación