HALLOWEEN 2025
Urriak 31, ostiral gauean, Halloween ospakizuna dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua eskainiko du gau osoan.
Kontsultatu trenen ordutegia Bidaia planifikatu atalean.
Gomendioak:
Metro Bilbaok ohiko zerbitzuen %30 bermatuko du biharko deitutako grebari begira
Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzearekin bat dator neurria
Langile kopuruaren arabera, indartu ahal izango da zerbitzua
URRIAK 15. ZERBITZUAREN INFORMAZIOA
Metro Bilbaok gutxieneko zerbitzuak bermatuko ditu eta langileen eskuragarritasunaren arabera indartuko ditu.
Egun horretarako maiztasunak erantsitako fitxategietan eskura dituzu.
Metro Bilbaok normaltasuna berreskuratu du, atzo gertatutako matxuraren ostean
San Ignazio eta Sarrikoren arteko katenarian gertatutako matxura baten ondorioz, tren bat geldirik geratu zen, goizeko puntako orduan, eta horren eraginez zerbitzua eten behar izan zen, modu partzialean, ordu eta erdiz.
Zirkulazioa 19:00etan eten zen berriro, eta gaueko azken trenetan berreskuratu zen.
Aste Nagusiko kontzertuak Europa Parkean
Metro Bilbaok abuztuaren 20, 21, 22 eta 23an Europa Parkean izango diren Aste Nagusiko kontzertuetara joateko Santutxuko geltokiaren erabilera gomendatzen du.
Gogoratu:
Gargantuak Aste Nagusiaz gozatuko du Moyua geltokiko fosteritoetan
Metro Bilbaok zerbitzu jarraitua eskainiko du hamaika egunez, abuztuaren 14tik (osteguna) 24ra (igandea)
Guztira, 260 zerbitzu-ordu izango dira etenik gabe, eta igande gaueko 02:00etan amaituko dira
Aste Nagusia 2025
Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 16tik (larunbata) 24era (igandea). Jaietan zehar, etenik gabeko metro zerbitzua egongo da eguneko 24 orduetan. Abuztuaren 24ean, igandean, zerbitzua 02:00etan amaituko da.
Gomendioak:
Algortako jaiak
Abuztuak 2ko gauean, larunbata, Algortako jaiak direla eta, gaueko laneko trenen maiztasuna (23:00etatik 6: 00etara) honako hau izango da:
Etxebarri – Ibarbengoa 15 min.
Etxebarri – Plentzia 30 min.
Basauri – Kabiezes 30 min.
Metro Bilbaok zerbitzu berezi bat eskainiko du datorren igandean, Bartzelonaren aurkako partida eta Óscar de Marcosen agurra amaitzen direnean
- Errefortzu-trenak abian jarriko dira Ligari bukaera ematen dion partida amaitu bezain laster
- Bezeroak, Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyuako geltokietan soilik sartu ahal izango dira zerbitzu berezietara
Athletic Club – FC Barcelona 2025/05/25
Maiatzaren 25ean, igandea, Athletic Club eta FC Barcelona taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran eta Óscar De Marcosen agurraren ondoren, mugikortasuna erraztuz.
Norgehiagoka amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.