San Ignazio eta Sarrikoren arteko katenarian gertatutako matxura baten ondorioz, tren bat geldirik geratu zen, goizeko puntako orduan, eta horren eraginez zerbitzua eten behar izan zen, modu partzialean, ordu eta erdiz.

Zirkulazioa 19:00etan eten zen berriro, eta gaueko azken trenetan berreskuratu zen.

San Ignazio eta Sarrikoren arteko katenarian atzo -astelehena- 8:27etan gertatutako matxura baten ondorioz, tren bat geldirik geratu zen bi geltokien artean, eta horrek zerbitzuaren etenaldi partzialera eraman zuen. Unitate hori Sarrikon ebakuatu zen, eta geroago Arizko tailerreraino eraman zen atoian, bertan konpontzeko. 

Trenbidea askatzeak ahalbidetu zion Metro Bilbaoren pertsonal teknikoari beharrezkoak ziren behin-behineko neurriei heltzea, zirkulazioa ahalik eta arinen berreskuratzeko. Lan horien eraginez, trenen trafikoa denbora batez gelditu behar izan zen, partzialki, Indautxu eta San Ignazio geltokien artean. Zirkulazioak karruselean mantendu ziren Basauri eta Indautxu, San Ignazio eta Plentzia, eta Gurutzeta eta Kabiezen artean. Zerbitzua 10:05ak aldera berrezarri ahal izan zen osorik. 

Arratsaldean, 19:00ak inguruan, zerbitzua berriz ere eten zen, goizeko egoera errepikatuz, kasu honetan tarte handiago batean eragina izanik. Trenek zirkulatzen jarraitu zuten Basauri eta Indautxu, Leioa eta Plentzia, eta Gurutzeta eta Kabiezes artean. Matxura behin-behingoz konponduta, metroak lortu zuen bere ohiko zerbitzua gaueko azken trenetan berreskuratzea. 

Gaur, asteartea, zerbitzua normaltasun osoz hasi da gauez egindako behin betiko konponketaren ostean. 

Metro Bilbaok barkamena eskatzen die bere bezeroei sortutako eragozpenengatik. 

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao recupera la normalidad tras la avería registrada ayer lunes
Fecha de publicación