Metro Bilbaok  zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 16tik (larunbata) 24era (igandea). Jaietan zehar, etenik gabeko metro zerbitzua egongo da eguneko 24 orduetan. Abuztuaren 24ean, igandean, zerbitzua 02:00etan amaituko da. 

Gomendioak: 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan balioztatzeko, makinetatik pasatzea arinduko duzu. 
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 
  • Gogoan izan, segurtasuna dela eta, debekatuta dagoela helio-globoekin geltokietara sartzea.
  • Adi egon gure langileen argibideei.  

Kontsultatu trenen ordutegia Bidaia planifikatu atalean. 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Aste nagusia
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado