Maiatzaren 25ean, igandea, Athletic Club eta FC Barcelona taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran eta Óscar De Marcosen agurraren ondoren, mugikortasuna erraztuz.
Norgehiagoka amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
-
Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
-
Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
-
Adi egon gure langileen argibideei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.