Metro Bilbaok ere emaitza onak izan ditu Aste Nagusian, eta errekor berria lortu du 2.309.761 bidaiarekin
Bilbo, 2023ko abuztuak 28
Metro Bilbaon, guztira, 2.309.761 txartel balioztatu dira amaitu berri den Aste Nagusian, bederatzi eguneko zerbitzu etengabean, eta historiako emaitzarik onena lortu da. Kopuru horrek, iazkoa (2.114.907) eta pandemia aurreko 2019koa (2.223.834) baino nabarmen handiagoa izateaz gain, atzean utzi du orain arteko marka gorena ere, 2015eko Aste Nagusiko 2.307.274 bidaiena, hain zuzen.
Urteko datuak:
- 2015: 2.307.274
420.000 lagunek erabili zuten Metro Bilbao Aste Nagusiko lehen asteburuan
Ia 420.000 lagunek aukeratu zuten Metro Bilbao Aste Nagusiko lehen asteburuan zehar bidaiatzeko. Hau da 2019ko aldi berean baino 30.000 pertsona gehiago. Balearen desfile jendetsuak edo Athleticen partiduak, besteak beste, agerian utzi zuten metroa aisialdirako garraiobide nagusia dela.
Metro Bilbaok eta Mugarik Gabeko Migratuak elkarteak erakusketa aurkeztu dute: “Irregulartasuna indarkeria da, askotarikoa eta deszentralizatua” Zazpikaleak/Casco Viejo
-
Mugarik Gabeko Migratuak elkarteak erakusten dituen argazkietako emakumeek, administrazio-egoera irregularreko, guraso bakarreko familiaren titular, antolatu gabeak direla, askotariko indarkeriak jasaten dituzte: genero-, lege-, ekonomia-, psikologia- eta gizarte-indarkeriak, besteak beste.
Metro Bilbaok 241.500 bidaia izan ditu lanegun batean, eta Covid aurreko ohiko eskariaren %81 berreskuratu du
Ver documento adjunto con enlaces a videos explicativos.
Metro Bilbaok 2020ko urteko agiria argitaratu du
Formatu erakargarriagoko memoria garatu nahi izan dugu, funtzionaltasun berriekin, bideoak eta indize interaktiboak sartuz. Beste berritasun garrantzitsu bat edukiak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) lotu direla da, helburu horiekin dugun gure konpromisoa eta Eusko Jaurlaritzak Garapen Iraunkorrerako duen 2030 Agendara atxikita gaudela agerian uzteko.