Bilbo, 2023ko abuztuak 28 

Metro Bilbaon, guztira, 2.309.761 txartel balioztatu dira amaitu berri den Aste Nagusian, bederatzi eguneko zerbitzu etengabean, eta  historiako emaitzarik onena lortu da. Kopuru horrek, iazkoa (2.114.907) eta pandemia aurreko 2019koa (2.223.834) baino nabarmen handiagoa izateaz gain, atzean utzi du orain arteko marka gorena ere, 2015eko Aste Nagusiko 2.307.274 bidaiena, hain zuzen.   

Urteko datuak:

- 2015: 2.307.274 

- 2019: 2.223.834 

- 2022: 2.114.907 

- 2023: 2.309.761

Lehen egunetako eguraldi onak eta eguneko 24 orduko jai-egitarau erakargarriak, gehi Metro Bilbaok eman duen zerbitzu etengabeak sustatu dute hain emaitza onak izatea. Izan ere, bat datoz hiriarteko trenaren datuak Bilboko Udalaren beraren pertzepzioarekin, amaitu berri dugun Aste Nagusia historiako jendetsuena izan dela adierazi baitu,  500 baino jardueratik gorako egitarauak 1,8 milioi baino pertsona gehiago ekarri baititu hirira. Bart Marijaia errez burutu zen kartela eta, gainera, San Mamesen Athleticek Betisen aurka jokatutako partidaren zerbitzu bereziarekin  hautsi da errekorra. 

Emaitza horietatik ondorioztatzen da osteguna izan dela, urtero bezala, Aste Nagusiko egunik oparoena bidaietan. Abuztuaren 24an 312.628 txartel balioztatu ziren.  Bidaia-bolumenean bigarren eta hirugarren astertea eta asteazkena izan ziren, abuztuaren 22 eta 23a, hain zuzen. 

Geltokiei dagokienez, Zazpikaleak/Casco Viejo izan da bezero gehien izan dituena berriro Hona hemen bidaiari gehien izan duten geltokien sailkapena: 

- Zazpikaleak/Casco Viejo: 371.321

- Abando: 237.425

- Santimami/San Mamés: 154.412

- Moyua: 128.862

- Indautxu: 113.562

- Santutxu: 110.990

- Deustu: 75.074

- Barakaldo: 73.297 (2 lineako erabiliena) 

- Basarrate: 72.925 

- Areeta: 67.562 (eskuinaldeko erabiliena) 

Zazpikaleak/Casco Viejo eta Santimami/San Mamés geltokien artean egin da bidaia gehien eta, ohi bezala, egunero bezero gehien 20:00-22:00 artean ibili da, jende gehien biltzen duen ekitaldia diren su artifizialak hasi aurretik, alegia. Txartelei dagokienez, Creditrans erabili da gehien, bidaien %71 baino gehiago horrekin egin baitira. 

Oso emaitza onak dira Metro Bilbaorentzat. Enpresak eskertu nahi du bere langileen jarduna. Zerbitzua normaltasunez eman zen, ostiralean, hilaren 25ean izan ezik; izan ere, katenarian arazo tekniko bat izan zen, eta, horren ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zen aldi baterako 1. lineako tarte batean. 

Neguko zerbitzua 

Aste Nagusia igarota, eta iraila ate joka dugula, gogoratu nahi dizuegu datorren astelehenean, irailaren 4an, Metro Bilbaok neguko zerbitzuaren maiztasunak berreskuratuko dituela. Webean daude ikusgai: www.metrobilbao.eus 

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Resumen
  • Aurtengo joan-etorrien kopuruak orain arteko marka, 2015eko Aste Nagusikoa, gainditu du 
  • Osteguna berriro, abuztuaren 24a, txartel gehien balioztatu zen asteguna, 312.628 bidaiarirekin 
  • Zazpikaleak/Casco Viejo izan zen  geltokirik jendetsuena, beste behin, 371.321 bezerorekin 
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación