Ia 420.000 lagunek aukeratu zuten Metro Bilbao Aste Nagusiko lehen asteburuan zehar bidaiatzeko. Hau da 2019ko aldi berean baino 30.000 pertsona gehiago. Balearen desfile jendetsuak edo Athleticen partiduak, besteak beste, agerian utzi zuten metroa aisialdirako garraiobide nagusia dela.

Baioztatze gehieneko ordu-tartea 18:00 eta 24:00 artean izan zen eta suziriak izan ziren jendea erakartzeko eguneko amu nagusia. Zazpikaleak/Casco Viejo eta Abando izan ziren geltokirik erabilienak, eta Creditrans-a (%70), gehien erabilitako txartel mota.

Aste Nagusiaren estreinaldiari buruz ostalariek edo merkatariek erakutsi duten baikortasuna berresten dute metroaren erabileraren zenbakiek. Enpresak eskertzen du bezeroen leialtasuna eta jaietako lehen egunetan gorabehera aipagarririk ez izatea.

 

 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Aste Nagusia 2022
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado