Metro Bilbaok jakinarazten du bihar, etzi eta etzidamu ostegun, ostiral eta larunbat 19:00etatik 21:00etara izango direla lanuzteak.
- Lanuzteen ordutegietatik kanpo zerbitzuaren %100 eskaintzen da.
Barakaldo eta Santurtziko jaiak
Hemen duzu, Barakaldo eta Santurtziko jaiak tarteko, larunbat gaueko (uztailak 9 eta 16, 23:00tik 6:00tara) trenen maiztasuna:
- Basauri – Kabiezes 20 min.
- Etxebarri – Plentzia 30 min.
Gogoratu ekainetik irailera ostiral eta jai bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa.
Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak atalean.
Gutxieneko zerbitzuak uztailaren 7, 8 eta 9an: 19:00etatik 21:00etara
Uztailaren 7an, osteguna, 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, lanuzteak egiteko deialdian, Metro Bilbaok zerbitzuen %30 bermatuko du gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan adierazten den bezala.
Bilbao BBK Live 2022
Ostegunetik ostiralerako gauean, uztailak 7-8, Metro Bilbaok zerbitzu berezia emango du 23:00etatik 03:00etara.
Ostiral eta larunbatean udako ohiturari jarraituz, gau osoan ibiliko dira trenak.
Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak
Metro Bilbaok jakinarazten du gaur goizeko eta arratsaldeko lanuzteen balantzea % 19,44koa izan dela.
Bilbo, 2022ko uztailak 1
Metro Bilbaok jakinarazi duenez, 324tik 63 pertsonak egin dute bat goizeko eta arratsaldeko lanuzteekin. ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako laugarren lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoetara gehitu eta luzatuz.
Gaurko behin-behineko balantzea da lanuzte horietan pertsonen %19,44k parte hartu dutela.
Metro Bilbaok jakinarazten du txanda zuten langileen %18,1ek egin dituztela gaur goizeko lanuzteak
Bilbo, 2022ko uztailak 1
Metro Bilbaok jakinarazten du gaur egin direla ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako lehen lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoetara gehitu eta luzatuz. Goizeko lanuztea, 6:30-9:30 artean, ordu-tarte horretan txanda zuten 238 pertsonatik 43k egin dituzte, %18,1ek, alegia.
Metallica kontzertua
Uztailaren 3an, igandea, Metallica taldeak San Mamés futbol zelaian emango duen kontzertua dela eta, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok, mugikortasuna erraztuz.
Uztailaren 2an eta 3an. Osakidetzako EPE
Uztailaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea, BECen Osakidetzako LEP egitekoa denez, Metro Bilbaok aurreikusten den eskarira egokituko du tren zerbitzua.