- Lanuzteen ordutegietatik kanpo zerbitzuaren %100 eskaintzen da. Ostiralean eta larunbatean trenak gau osoan ibiliko dira.
- Negoziazioen bilera-egutegiari eusten zaio, eta enpresako zuzendaritzak jarraitzen du sindikatu guztien arteko adostasun-puntuak bilatzen.
- Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu lanuzteek bezeroei eragiten dizkieten eragozpenak.
Bilbo, 2022ko uztailak 6
Metro Bilbaok jakinarazten du bihar, osteguna eta uztailak 7, etzi eta etzidamu (ostirala eta larunbata) 19:00-21:00 artean izango direla lanuzteak. Hirugarren astean sartu dira ELA, UGT eta CIM sindikatuek bat egin ostean gehitu eta luzatuz Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek hasitakoekin.
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzu gisa % 30 ezarri du, nahiz eta zirkulazioan dauden trenen kopurua handiagoa izan litekeen aukeren arabera, grebarako eskubidea eta hitzarmen kolektiboan jasotako lan-eskubideak errespetatuz. Bermatutako gutxieneko zerbitzuen ordutegia www.metrobilbao.eus webgunean egongo da eskura. Lanuzteen ordutegietatik kanpo zerbitzuaren % 100a eskainiko da.
Azken lanuzte egunean, uztailaren 1ean, txanda zutenen % 19,44k parte hartu zuen. Eguna gorabeherarik gabe igaro zen, eta Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuen %30 eta 16 zirkulazio gehiago eskaini ziren.
Zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa berritzeko sindikatuekin duen negoziazio-mahaiaren egutegiarekin jarraitzen du.
Era berean, Metro Bilbaok atsekabea adierazten du lanuzte-deialdi honek bezeroei eragiten dien kaltearengatik eta ohiko bideetatik emango du zerbitzuaren berri.