Bilbo, 2022ko uztailak 1

Metro Bilbaok jakinarazten du gaur egin direla ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako lehen lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoetara gehitu eta luzatuz. Goizeko lanuztea, 6:30-9:30 artean, ordu-tarte horretan txanda zuten 238 pertsonatik 43k egin dituzte, %18,1ek, alegia.

Goiza arazo eta jende-pilaketarik gabe igarotzen ari da. Zerbitzu gehigarria eman duten 14 zirkulazioei esker, zerbitzuaren %47 eskani da, ordu horietako joan-etorriak erraztuz. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak %30 izatea ezarri zuen. Gutxieneko zerbitzuetarako 5 bagoiko trenak erabili dira, garraio-ahalmena areagotzeko. Hitzarmen kolektiboan jasotako greba-eskubidea eta lan-eskubideak errespetatu dira uneoro.  9:30etik aurrera ekaineko edozein ostiraletako zerbitzuaren %100 ematen ari da.

Zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa berritzeko sindikatuekin duen negoziazio-mahaiaren egutegiarekin jarraitzen du. 

Era berean, Metro Bilbaok atsekabea adierazten du lanuzte-deialdi honek bezeroei eragiten dien kaltearengatik eta ohiko bideetatik emango du zerbitzuaren berri.

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Resumen
  • ELA, UGT eta CIM sindikatuek gaur goizerako deituta zituzten lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deituta zituztenetara gehituz eta luzatuz, lan-txanda zuten 238 pertsonatik 43k egin dituzte.

  • Eusko Jaurlaritzak ezarritako %30eko gutxieneko zerbitzuei beste 14 zirkulazio gehitu zaizkienez zerbitzuaren %47 eman da, eta une oro babestu dira grebarako eta lan egiteko eskubideak.

  • Negoziazioen bilera-egutegiari eusten zaio, eta enpresako zuzendaritzak jarraitzen du sindikatu guztien arteko adostasun-puntuak bilatzen.

  • Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu lanuzteek bezeroei eragiten dizkieten eragozpenak.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación