Metro Bilbaok Bizkaired eta Stiga sariak jaso ditu
• Bizkaia Sarean-en V edizioak Iraunkortasunaren kudeaketa saritu zion Metro Bilbaori.
• STIGA indizearen arabera, Metro Bilbao Estatuan bezeroek ondoen irizten dioten garraio publikoko enpresa da.
• Bestalde, Metro Bilbaok udako lehen jaietan, Sopela eta Leioan, gaueko zerbitzua indartuko du.
Beste zigor-epai bat metroko langile bat erasotzeagatik
• Guztira 14 hilabetekoa da zigorra
• 2007 urtetik 8 dira metroko instalazioetan jasandako erasoengatik ezarritako zigor-epaiak
Metro Bilbaok urteko errekorra gainditu du, desfibriladoreak jarri ditu eta David Breashears alpinista famatuaren erakusketa inauguratu du.
• Pasa den asteartean, abenduak 10, metroak 2014ko errekorra lortu zuen, 328.144 bidaiarekin
• Desfibriladoreak instalatu dira Metro Bilbaoren sei geltokitan.
• David Breashears zinemagile, esploratzaile eta alpinistak bere erakusketa bisitatu du gaur goizean. Indautxuko geltokian dago eta klima aldaketak Himalayan dituen ondorioei buruzkoa da.
Metro Bilbaoren Administrazio Kontseiluak 2015erako aurrekontua onartu du eta tarifak izoztea erabaki.
• Aurrekontuan jasotako estaldura-indizeak puntu batean
hobetu du iazkoa, %84,11 ingurukoa izanik.
• Erakundeek 11,5 milioi euroko ekarpena egingo dute
BGParen bitartez.
Metro Bilbaok bat egiten du Euskararen egunarekin “Baga, biga, higa“ emanaldiaz eta domeinu berriaz: www.metrobilbao.eus
• Bihar mahai-oharrak jarriko dira Bezeroen Arretako Bulegoetan, nahi duten guztiak gure langileengana euskaraz zuzentzera animatuz.
• Laster hasiko gara jada gurea den www.metrobilbao.eus domeinua erabiltzen.
Bezeroek 8,16ko puntuazioa eman diote Metro Bilbaori, 10etik, zerbitzuaren kalitateari dagokionez
• 2013tik gero eta hobeto baloratzen dute bezeroek Metro Bilbaoren kalitatea.
• Bezeroaren Arretari dagokionez jasotako puntuazioa nabarmendu behar da, metroaren historian altuena: 8,12 puntu.
• STIGA enpresa independenteak landutako Bezeroen Asebetetze Indizearen arabera, Metro Bilbao Garraio Publikoko enpresarik onena da estatu mailan.
Metrok 19 urte eta Basauriko geltokiak 3
• Joan den azaroaren 5ean, eguraldi txarra gorabehera, urteko bidaiari-marka hautsi genuen, 320.648 bidaiari zenbatuta.
• Bizkaiko garraiobide nagusia da metroa, %53ko merkatu-kuota duela.
Norman Fosterren bisita Moyua geltokira
Metroaren sortzailaren bisita
Gaur inauguratu da Malagako metroa, Metro Bilbao aholkulari nagusi duela.
• 10:30ean inauguratu da eta 13:00ean hasiko da funtzionatzen.
• Metro Bilbaoko arduradunak inauguraziora bertaratu dira, 4 urtez Malagako proiektuan laguntzen izan ondoren.