Bilbo, 2014ko abenduaren 10a.

Metro Bilbaoren Administrazio Kontseiluak 2015 ekitaldirako kontuak onartu ditu gaur. Bertan jasotakoaren arabera, metropoli-trenak 71’5 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango du 2015 urtean, aurtengo ekitaldiko zifra baino %4’15 txikiagoa. Aipatu aurrekontuetan, halaber, indarreko tarifak datorren urte osoan bere horretan mantentzea aurreikusten da.

Metro Bilbaoko administrazio organoak onartutako aurrekontuan %84tik gorako estaldura-indizea aurreikusten da, 2014 urtekoa baino puntu bat hobea. Gainerakoa Bizkaiko Garraio Partzuergoak jarriko du, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdibana finantzatuta.

Onartutako aurrekontuari esker, trenaren mantentze eta kontserbazio lanen partida nagusiei dagokien gastua mantendu ahal izango da (hala nola, material mugigarria, trenbidea eta katenaria, balioztatze- eta txartel-makinak eta sistema informatikoak). Hori guztia ohiko gastuei dagozkien beste partida batzuetan izandako aurrezkiei esker. Gauzak horrela, nabarmentzekoa dira energiagastuan eta elektrizitate kontsumoan izandako beherakada, izan ere, behe tentsioko energian ordainduko den tarifa iazkoa baino %12 txikiagoa da eta goitentsiokoa iazkoa baino %6,5 txikiagoa. Hobekuntza horiek baterako lizitazio sistemari esker izan dira posible, horren bitartez tren-sektoreko enpresa ezberdinek energia batera erosten baitute. Oraingo honetan, Bartzelonako Transports Metropolitans (TMB), Metro Bilbao, ETS, Metro Málaga eta Tranvía de Murciak egin duten prozesu horren aldeko hautua. Era berean, kontsumoari dagozkion partiden zenbatekoak ere behera egin du (%14,2), baita aholkularitzaeta zerbitzu profesionalenak (%-8) eta babesle eta harreman publikoenak ere (%-7,1).

Hobetze-lan garrantzitsuak urte honetan

2015 urtearen bereizgarria izango dira burutuko diren inbertsio garrantzitsuak.Ez dira Metroren aurrekontuen barruan burutuko, baina bertako lineak hobetzenlagunduko dute. Zentzu horretan, azpimarratzekoak dira Urdulizko geltokia etatrenbide-pasagunearen lurperatzea, eta, metroaren beste muturrean, CascoViejo geltokia 3. Linearekin lotzeko obrak.

Zerbitzua gau osoan zehar datozen bi ostiraletan, hilak 12 eta 19

Datozen bi ostiraletan, abenduak 12 eta 19, gau osoko zerbitzua eskainiko dumetroak. Ekimen honekin herritarren mugikortasuna erraztu nahi da, Gabonaurreko datotan lagun eta senideekin biltzeko ohiturari erantzunez. Zerbitzuhau martxan jarrita, garraio-eskariari erantzun eraginkorra emango zaioostiraleko lehenengo ordutik igandeko 23:00ak bitartean.

Iragan 2013 urtean, 44.302 bidaia zenbatu ziren Gabon aurreko ostiral bietangauez, herritarrek datotan metroz bidaiatzeko hautua egiten duten seinale.
• Aurrekontuan jasotako estaldura-indizeak puntu batean
hobetu du iazkoa, %84,11 ingurukoa izanik.
• Erakundeek 11,5 milioi euroko ekarpena egingo dute
BGParen bitartez.