Bilbo, 2014ko uztailaren 30a.

Metro Bilbaok aholkularitza eta laguntza teknikoa eman du Malagako metroa martxan jartzeko, eta azken horrek konfiantza osoa jarri du Metro Bilbaorengan, 19 urteko ibilbideak bermatuta. Metropoli-trena ustiatzen duten konpainia biek akordioa sinatu ondoren, Metro Bilbaoko teknikariek hainbat arloren inguruko aholkularitza eman dute Malagako metroa martxan jartzeko.

Metro Bilbaok laguntza eta aholkularitza eman du Malagako metroaren eraikuntza eta ustiapen proiektuan, 2010eko amaieratik. Lankidetzak iraun duen lau urteetan hainbat gairen inguruko aholkularitza eman da: Metroaren zerbitzua planifikatzeko tresnak, lanaren antolakuntza, CBTC seinaleztapen-sistema ezartzeko laguntza, funtzionamendu ezin hobea izateko diseinua edo instalazioak eta material mugigarria mantentzeko planak.

Era berean, bigarren fasea prestakuntzan zentratu da; gidaliburuak egitea, prestakuntza ematea eta martxan jartzeko lanean bertatik bertara laguntza ematea. Horrela, bi enpresen arteko lankidetzak gaur arte iraun du; inaugurazio egunera arte, hain zuzen.

Malagako metroak hainbat arrazoi izan ditu Metro Bilbaoren eredua aukeratzeko; horien artean: metropoli-eremu bien arteko neurri- antzekotasuna, ezaugarri berberak dituen diseinua (Y formakoa, hirigunera sartzeko ibilbide komuna duena) eta Bilboko metroko erabiltzaileek egindako balorazio ona; izan ere, Estatu osoan ondoen baloratuta dagoen metroa da.

Prestakuntza praktikoa izan da laguntza-harreman honetako aspektu garrantzitsuetako bat. Horren adibide gisa, Malagako metroko bederatzi Koordinatzailek Bilboko metroaren instalazioetan jaso zuten prestakuntza. Metro Bilbaoko berrogei pertsonak eman zuten prestakuntza hori, 1995ean metroa martxan jartzeko lanean parte hartu zutenak. Askotariko gaiak landu ziren: esku-lanaren kudeaketa optimizatzea, aginte postuan garatzen diren funtzioak (trafikoa eta energia zein komunikazio arloak barne) eta zerbitzua esleitzeko lanak, bai trenak gidatzeari dagokionez, baita geltokiak gainbegiratzeari dagokionez ere.

Bilboko metroak landutako proiektu espezifikoak eta prestakuntza ekintzak hauek izan dira, beste batzuen artean:

• Zerbitzu Plana.
• Operazio Eredua.Operazioen Kudeaketa Plana.
• Malagako metroko Barne Araudiari buruzko aholkularitza.
• Zirkulazio eta abiarazte operatiboen simulazioaren eredua aztertu eta berrikustea. Erabiltzailerik gabe aurretik egiten den abiarazte-aldian laguntza ematea.Mantentze-plana.Lana txandaka antolatzea.Zirkulazio eta seinaleen araudia egitea.
• Sistemen plana.
• Lan-taldearen dimentsioak ezartzea.
• Garbiketa plana.
• Segurtasun eta zaintza plana.
• Operazioen kudeaketa plana.
• Kudeaketa komertzialaren plana.
• Zirkulazio eta Seinaleen Araudiari eta Zerbitzuaren Plangintzari buruzko prestakuntza Malagako metroko arduradunei, beren instalazioetan.
• Metro Bilbaoren instalazioetan Operazioen Koordinatzaileen prestakuntza praktikoa.
• Banakako prestakuntza Metro Bilbaoren instalazioetan, Operazio, Mantentze eta Segurtasun arloko Arduradunentzat.

field_imagen_press

Resumen

• 10:30ean inauguratu da eta 13:00ean hasiko da funtzionatzen.
• Metro Bilbaoko arduradunak inauguraziora bertaratu dira, 4 urtez Malagako proiektuan laguntzen izan ondoren.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación