Subscribe to Metro-zerbitzua

Barakaldo eta Santurtziko jaiak

Hemen duzu, Barakaldo eta Santurtziko jaiak tarteko, larunbat gaueko (uztailak 9 eta 16, 23:00tik 6:00tara) trenen maiztasuna:

  • Basauri – Kabiezes       20 min. 
  • Etxebarri – Plentzia          30 min.


Gogoratu ekainetik irailera ostiral eta jai bezperetan gau osoan ibiliko dela metroa. 

Ordutegi guztiak: Hurrengo trenak atalean.

 

Metro Bilbaok jakinarazten du gaur goizeko eta arratsaldeko lanuzteen balantzea % 19,44koa izan dela.

Bilbo, 2022ko uztailak 1

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, 324tik 63 pertsonak egin dute bat goizeko eta arratsaldeko lanuzteekin. ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako laugarren lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoetara gehitu eta luzatuz.

Gaurko behin-behineko balantzea da lanuzte horietan pertsonen %19,44k parte hartu dutela.

Metro Bilbaok jakinarazten du txanda zuten langileen %18,1ek egin dituztela gaur goizeko lanuzteak

Bilbo, 2022ko uztailak 1

Metro Bilbaok jakinarazten du gaur egin direla ELA, UGT eta CIM sindikatuek deitutako lehen lanuzteak, aurretik Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios-ek deitutakoetara gehitu eta luzatuz. Goizeko lanuztea, 6:30-9:30 artean, ordu-tarte horretan txanda zuten 238 pertsonatik 43k egin dituzte, %18,1ek, alegia.

Metallica kontzertua

Uztailaren 3an, igandea, Metallica taldeak San Mamés futbol zelaian emango duen kontzertua dela eta, tren-zerbitzua indartuko du Metro Bilbaok, mugikortasuna erraztuz.