Zeu izan zaitezke Metro Bilbaoren hurrengo kanpainaren protagonista: ‘Metro, zure oroitzapenen gidari’
Ekimen honek orain dela hiru hamarkadako argazkiak konpartitzera gonbidatzen ditu herritarrak, Bizkaia eta bere jendea nola aldatu diren erakusteko
Ekintza hau metroaren 30. urteurrena ospatzera zuzendutako ekitaldietako bat da
Euskadi Agenda 2030 Sariak Metro Bilbao aitortu du bere kategoria gorenean
Sariak aitortu du Garapen Jasangarriaren Helburuek metroaren eguneroko kudeaketan duten integrazio aurreratua
Edizio honetan, zazpi erakunde soilik iritsi dira maila gorenera
Metro Bilbaok hirugarren Underrunen bildutako 5.675 euro solidarioak eman dizkio Haszten elkarteari
Erakundeak kirol-hastapena eta gorputza-jarduera bultzatzen ditu aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboan
Underrun lasterketaren hirugarren edizioak Metro Bilbaoren 30. urteurrena ospatu du bi ibilbide eta 250 korrikalari baino gehiagorekin
80 pertsona inguruk Basarrate eta Ansio arteko 10,2 kilometroko ibilbide berezia egin zuten; 180 inguruk, ordea, Moyuatik abiatu ziren ohiko luzera, 7,8 kilometrokoa, betetzeko.
Inskripzio solidarioarekin bildutako diru guztia Haszten elkarteari emango zaio dohaintzan.
Kirol munduko pertsona ospetsuak hartu zuten parte lasterketan, erbi moduan: Carlos Gurpegi, Janire Fragua, Aitzol Atutxa, Aitziber Juaristi edo Aritz Erkiaga, besteak beste.
Bederatzi abesbatzarekin ospatuko da Agate Deuna Metro Bilbaoko 17 geltokitan
Taldeek ‘Agate Deuna’ eta beste herri kanta batzuk abestuko dituzte, goizez zein arratsaldez, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan
Ohi bezala, Metro Bilbaok bihar ere bat egingo du Agate Deunaren bezperako ospakizunarekin. Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin lankidetzan, herrialdeko bederatzi talde izango dira 17 geltokitan abestuko dutenak, bai hiriburu inguruan, bai itsasadarraren bi ertzeetan.
Metro Bilbaok bere bezeroak omentzen ditu, horma-irudi ikusgarri batez, bere 30. urteurrenean
Santimami/San Mamés geltokiko intermodalak ia 54 metroko luzera eta 2,5 metroko altuera dituen obra koloretsu bat erakusten du; komiki baten antzeko estetikarekin, obra horrek metroa egunero erabiltzen duten pertsonen aniztasuna islatzen du
Gatibu-ren kontzertuak
Gatibuk abenduaren 6an, 12an eta 13an BECen eskainiko dituen kontzertuak direla eta, Agur Esan Barik agur-biraren barruan, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu bakoitzaren amaieran, mugikortasuna errazteko
Kontzertuen zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bakoitzaren amaierara egokituko da.
Metro Bilbao Conferencek garraio publikoak 2030 Agendari egiten dion ekarpena jorratuko du
Euskalduna Jauregiak mugikortasunaren alorreko profesionalak eta arduradunak hartuko ditu bihar arte
Hainbat gai landuko dira, hala nola klima-trantsizioa, teknologia-eraldaketa eta joan-etorrien ohitura berriak
Metro Bilbaok ezustean banatuko ditu bezeroak protagonista dituzten egutegiak
Moyuan eta Barakaldon egindako hiru saiotan ateratako argazkien artetik aukeratu dira egutegian ageri direnak
Ekintza hau 30. urteurrena ospatzeko programatutako ekimenen artean dago
Metro Bilbaok "Gabonetako Trena" rekin ospatuko du bere 30. Urteurrena
30. urteurrena eta Gabonetako jaien etorrera dela eta, Metro Bilbaok "Gabonetako Trena" antolatu du, 12 urte arteko umeei zuzendutako doako bidaia tematikoa, BBK eta Kutxabankekin lankidetzan.