Metro Bilbaok autobus zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera Bidezabal eta Plentzia artean
Bus horiek 20 minutu inguruko maiztasunarekin zirkulatuko dute tarte horretan, arazo tekniko elektriko batek eraginda
Metro Bilbaok autobusaren ordezko zerbitzua eskainiko du gaur 14:00etatik aurrera, Ibarbengoan izan ezik, arazo teknikoaren ondorioz Bidezabal eta Plentzia arteko zerbitzua bertan behera geratu baita.
Metro Bilbaok bere zerbitzua indartuko du San Tomas egunean, larunbat batean egiten dituen zirkulazioak ia erdira handituz
Metroak 804 zirkulazio egingo ditu, ohiko 553 zirkulazioen aldean
Gabon gauean eta Urtezahar gauean ere aurreko urteetan ezarritako zerbitzu berezien oso antzekoak eskainiko dira
Abenduaren 5ean jai bezperetako metro zerbitzua
Abenduaren 5ean, osteguna, Metro Bilbaok jai bezperetako metro-zerbitzua eskainiko du gaueko 02:00ak arte.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Bryan Adams kontzertua
Bryan Adams-ek azaroaren 15ean, ostirala, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.
Bryan Adams-en kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldiaren bukaera ordura egokituko da, baina gogoratu, ostiralero bezala, metro daukazu 02:00ak arte.
Ura bere bidean kontzertuak
Urriaren 25ean, ostirala, BEC-en, 20:00ean, Ura bere bidea kontzertua dela eta, Metro Bilbaok tren-zerbitzu berezia jarriko du ekitaldiaren amaieran, mugikortasuna erraztuz.
Gogoratu 26ko kontzerturako gau osoan metroa duzula, larunbatero bezala.
Ordutegiak hemen: Hurrengo trenak
Athletic Club - Slavia Praha
Urriaren 24an, osteguna, Athletic Club eta Slavia Praha taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.
Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.
Gogoratu, Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.
Athletic Club - RCD Espanyol
Urriaren 19an, larunbata, Athletic Club eta R.C.D Espanyol taldeek 14:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzua indartuko du, mugikortasuna erraztuz.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Athletic-AZ Alkmaar partidarako
Ekitaldirako gehituko diren trenak partida amaitzen denean abiatuko dira.
Bezeroek Santimami/San Mamés, Indautxu eta Moyua geltokietan soilik hartu ahal izango dituzte tren horiek
Bihar, osteguna, urriak 3, 21:00etan Athletic Club - Az Alkmaar Europa Leaguean lehiatuko direnez, tren-zerbitzu berezia eskainiko du Metro Bilbaok.
Athletic Club - AZ Alkmaar
Urriaren 3an, osteguna, Athletic Club eta AZ taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.
Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.
Irailak 21. Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak
Irailaren 21eko gauean, larunbata, Areetako 'Ama Mesedeetako' jaiak direla eta, gaueko trenen maiztasuna (23:00etatik 06:00etara) honako hau izango da:
Etxebarri – Ibarbengoa 15 min.
Etxebarri – Plentzia 30 min.
Basauri – Kabiezes 30 min.
Zure bidaia planifikatu, eta gogoratu metro zerbitzua dagoela gau osoan.