Bryan Adams-ek azaroaren 15ean, ostirala, BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du kontzertuaren amaieran, mugikortasuna errazteko.

Bryan Adams-en kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldiaren bukaera ordura egokituko da, baina gogoratu, ostiralero bezala, metro daukazu 02:00ak arte.

Bidaiatu orain atala kontsulta dezakezu, kontzertua amaitu ondoren, ordutegiei buruzko informazioa une horretan bertan jasotzeko.

Gomendioak:

  • Joanean, kargatu zure Barik edo erosi 2 joanaldiko txartela, eta horrela, ez itxaron makina saltzaileetan itzuleran.
  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Egin jaramon geltokietako langileei, beti.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Bryan Adams
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado