Suscribirse a Metro-zerbitzua

Aste Nagusia 2026

Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusia dela eta abuztuaren 22tik, larunbata, 30era. Jaietan, etenik gabeko metro zerbitzua egongo da eguneko 24 orduetan, erabiltzaileen joan-etorriak errazteko. 

Abuztuaren 30ean, igandea, zerbitzua 02:00etan amaituko da. 

 

Gomendioak: 

Metro Bilbaok Leioa eta Sestaon hasiko du herriko jaien zerbitzu indartua

Asteburu honetako tren kopurua handitzeak erantzuna emango die Gau Zuria ospatzeko programatutako jarduerei eta Zetak taldeak San Mamésen eskainiko dituen kontzertuei

Antzeko eskaintza errepikatuko da uda osoan, metroaren trazadura igarotzen den udalerrietako gainerako ekitaldiei erantzuna emateko

Bizikleta-aparkaleku disuasorio berria Ibarbengoa geltokian

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) disuasio-aparkaleku berri bat jarri du martxan Ibarbengoa metro-geltokiaren ondoan. Ekipamendu berri hau Ansio eta Leioako geltokietan dauden aparkalekuei gehitzen zaie. 

Bizikleten aparkalekura sartzeko, beharrezkoa da Barik txartel pertsonalizatua edo Barik mobile txartel pertsonalizatua izatea. Pertsona bakoitzak bere bere bizikleta edo patinetea giltzatuko du egokitutako espazioan bizikleta edo patinetea bermatzeko.