Metroak 635 zirkulazio egingo ditu, beste igande batean baino %60 gehiago

Gabon gauean eta Urtezahar gauean ere aurreko urteetan ezarritako zerbitzu berezien oso antzekoak eskainiko dira  

Metro Bilbaok jardunaldirik zorrotzenetako bat izango du igande honetan, San Tomas eguna dela eta. Egun horretan aurreikusten den eskaera handiari erantzuteko, metroak eskaintza berezia ezarriko du. Horrela, egunean zehar 635 zirkulazio egingo dira, ohiko 397 zirkulazioen aldean. Hau da, beste igande batean baino %60 gehiago.  

Zerbitzua indartzearen ondorioz, maiztasunak indartu egingo dira egun osoan zehar. Horrela, maiztasunak bost minutukoak izango dira bi ertzetan eta bi minutu eta erdikoak Bilbo inguruan, hau da, metroak izan dezakeen gehieneko maiztasuna.  

Ordutegiak eta aholkuak, gure webgunean

Gabon gauean eta Urtezaharrean zerbitzuak

San Tomas ospakizunaren ondoren, Gabon hauetako jai-egunetan bezeroei eskaintzen dien zerbitzua izango du ardatz Metro Bilbaok. Aurreko urteetan bezala, Gabon gauean eta Urtezahar gauean trenek 20:30etan utziko diote zirkulatzeari, eta zerbitzua goizaldeko 1:00ean hasiko da berriro, aisialdiko joan-etorriak eta afarien osteko etxera itzultzeko bidaiak errazteko. 

Trenak geltokietatik igarotzen diren ordutegia eskura izango da Metro Bilbaoren web orrialdean (https://www.metrobilbao.eus/es). 

Categoría
field_imagen_press
Santo Tomás
Fecha de publicación