Metro Bilbaok bikoiztu egin du mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei zuzendutako eserlekuen kopurua
Adineko pertsonek, desgaitasunak dituzten kolektiboek, haurdun dauden emakumeek eta itsu-txakurrekin bidaiatzen dutenek lehentasuna dute kolore grisez identifikatutako eserleku horiek erabiltzeko
Metroak txartel bat sortu du talde horientzat, eserleku horiek erabiltzeko lehentasuna emateko
Bi funtzionalitate berri web orrian
Metro Bilbaon erabiltzaile guztien esperientzia hobetzeko lanean jarraitzen dugu. Horregatik, bi funtzionalitate berri sartu ditugu gure web orrian.
Lehenengoa webaren orrialde nagusian geltoki-hautatzailea berri bat da, hurrengo trenetarako itxaronaldiak denbora errealean erakusten dituena. Sareko edozein geltoki bat hauta daiteke, edo hurbilena erakutsi, geo-kokapenaren aukera erabiliz. Klik bakar batekin nasako teleadierazleetako informazio bera lortuko da.
‘Eskerrik asko eserlekua uzteagatik’ ekimenak bezeroen enpatia sortu nahi du euren metroko bidaietan esertzeko beharra duten bidaiariekin
Trenetako eserleku grisak adineko pertsonentzat, desgaitasunentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta itsu-txakurrarekin bidaiatzen dutenentzat dira
Lehenengo hiruhilekoan, bidaien %12,5 Gizantransarekin ordaindu ziren, hau da, 65 urtetik gorako pertsonek edo desgaitasunen bat dutenek ordaindu zituzten
«Eskerrik asko eserlekua uzteagatik» ekimena
Metro Bilbaok «Eskerrik asko eserlekua uzteagatik» ekimena abiatu du, mugikortasun inklusiboagoa sustatzeko.Helburua bidaiariak trenetako eserleku grisen erabiltzaileak errespetatzearen garrantziaz jabe daitezen da. Eserleku horiek gehien behar dutenentzat dira, besteak beste, adineko, mugimendu murritzeko, adimen-ezgaitasuneko pertsonentzat, haurdunentzat eta gida-txakurrekin doazenentzat (txakurra eserlekuaren azpian joango da).
Bideo-interpretazioko zerbitzu berria Bezeroen Arretarako Bulegoetan
Ezarritako neurria bideo-interpretazioko plataforma (SVIsual) bat da, zeinu-mintzairaren bidezko komunikazioa ahalbidetzen duena. Plataforma, Komunikazio Oztopoak Kentzeko CNSE Fundazioak sortu du, Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioarekin lankidetzan eta Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioaren eta ONCE Fundazioaren babesa eta finantzaketa du.
Metro Bilbaok Lamiako geltokiko bigarren sarbidea irekiko du bihar, maiatzaren 15ean
Metro Bilbaok neurri berria hartu du hogei geltokitan nasen eta trenen arteko bidea errazteko
Irisgarritasunean aurrera egiteko urratsa egin du
Esku-hartze horrekin geltoki batzuetan trenaren eta nasaren artean dagoen altuera-aldea eta tartea arinduko da
Metro Bilbaok jarraitzen du sare osoan irisgarritasuna hobetzen, erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzurik onena ematea bermatzeko.
Metro Bilbaok ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasunean aurrera egin du, Navilens aplikazioa bere sare osora zabalduz
Aste honetatik aurrera, Metro Bilbaoko geltoki guztiek Navilens seinaleak dituzte, ikusmen desgaitasuna duten pertsonei gidatzea erraztuz. Hasierako proiektu pilotuaren ondoren -ONCErekin lankidetzan- seinaletika hori sare osora zabaldu da, eta informazioa eskaintzen du, bai mezzaninaren teleadierazleetan, bai nasetan. Horrela, pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte, adibidez, trenak igarotzeko falta diren minutuak, horietako bakoitzaren kotxe kopurua edo une horretan ematen ari diren abisuak.
Metro Bilbaok sare-mapa berriak ezarri ditu geltoki guztietan, ErrazTEArekin lankidetzan
Metro Bilbaok, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin lankidetzan, metro konexioen maparen diseinua eguneratu du, pertsona guztientzat irisgarria izan dadin, etengabeko hobekuntzaren eta irisgarritasun unibertsalaren bidean aurrera egiteko. Horretarako, Horretarako, Puntodisen eta APNABI Autismo Bizkaiako ErrazTEA irisgarritasun kognitiboko taldearen laguntza izan da.
Debekatuta patinete edo monoziklo elektrikoak sartzea urtarrilaren 15etik aurrera
2024ko urtarrilaren 15etik aurrera patinete elektrikoak debekatuta egongo dira gure instalazioetan. Neurri honek ez die mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuei ezta bizikleta elektrikoei eragiten. Zigorgarria da, dagokion araudiaren arabera.