Adineko pertsonek, desgaitasunak dituzten kolektiboek, haurdun dauden emakumeek eta itsu-txakurrekin bidaiatzen dutenek lehentasuna dute kolore grisez identifikatutako eserleku horiek erabiltzeko
Metroak txartel bat sortu du talde horientzat, eserleku horiek erabiltzeko lehentasuna emateko
Metro Bilbao erabiltzen duten pertsona guztien irisgarritasuna eta bidaiaren kalitatea hobetzen jarraitzeko xedez, metroak handitu egin du bere trenetako eserleku grisen kopurua, hau da, mugikortasuna-arazoengatik euren joan-etorrietan esertzerakoan lehentasuna duten kolektiboei zuzendutako eserlekuen kopurua. Neurri horren bidez, mugitzerakoan zailtasun bereziak dituzten pertsonen bidaia-esperientzia hobetu nahi da. Batez beste, gaur egun, unitate bakoitzean ehun plaza inguru daude helburu horretarako.
Halaber, eserlekuen kopurua handitzeaz batera, seinaleztapen berri bat jarri da, eta hori lagungarria da plaza horiek erabiltzeko arauak indartzeko eta horien inguruan kontzientziatzeko; halaber, baliagarria da gogoratzeko plaza horiek libre utzi behar direla gehien behar dituztenentzat. Nobedade gisa, eserleku grisetan bertan eta horietatik gertu dauden leiho eta ateetan jarritako identifikagarri berri horiek “erreserbatua” hitza sartzen dute barne, kolektibo onuradunen piktogramen ondoan.
Ekintza hau “Eskerrik asko eserlekua uzteagatik” izeneko kanpaina gidatzen duten ekintzetako bat da; Metro Bilbaok sustatzen dituen balioekin bat datorren ekimen bat da, zeren bere helburua metroa egunero erabiltzen duten pertsonen arteko berdintasuna lortzea baita. Halaber, beraren bidez gogoratu nahi da eremu horiek kolektibo konkretu batentzat direla, alegia, honako pertsona hauentzat: adineko pertsonak, desgaitasunak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, eta itsu-txakurrarekin bidaiatzen dutenak (kasu horretan, maskotek eserlekuaren azpian bidaiatu behar dute).
Behar dituztenen eskura jarritako txartelak
Gogoratu behar da kanpaina honekin batera txartel bat diseinatu dela, plaza horiek erabili behar dituztenek soilik eraman ahal izan dezaten. Era horretan, eserlekua behar dutela identifikatu ahal izango da, eskatu behar izango gabe, eta hori lagungarria izango da, adibidez, agerikoak ez diren desgaitasunak dituztenentzat.
Txartel hori edozein BABetan eska daiteke (Ansio, Zazpikaleak/Casco Viejo edo Areeta), bat pertsona bakoitzeko, eta eramaten duenari bere beharra bistaratzen lagunduko dio; dena dela, txartela ez da derrigorrezkoa eserleku grisak erabili ahal izateko.
Neurri hauek hartzearen bidez, Metro Bilbaok erantzuna eman dio estatu mailan operadore batzuekin lan egiten duten elkarteetatik jasotako proposamenari, alegia, bidaiatzerakoan desgaitasun edo muga jakin batzuk dituzten pertsonei irisgarritasun handiagoa eskaintzeko proposamenari.
Azken batean, Metro Bilbaoren erabiltzaile guztien irisgarritasuna hobetzeko egindako lanari gehitzen zaion beste urrats bat -erabiltzaile horien kopurua, gainera, etengabe hazten ari da-. Gogoratzekoa da azken urteetan zenbait ekintza egin direla pertsona talde horientzat erreserbatutako espazioak berrantolatzeko; hala, eserleku erasgarriak kendu dira gurpil-aulkietan eremutan, bertan buru-euskarriak sartuz eta bizikletak eta surf-oholak eramateko espazio berriak sortuz.