Suscribirse a Kultura/kirola/aisialdia: babesleak

AECCren erakusketa jarriko da Metro Bilbaon minbiziaren ikerketaren 50 urteurrenaren harira

Bilbo, 2021eko irailaren 6a

Gaur goizean Patxi Ormazabal Arabako AECCko presidente eta entitaren ordezkariak, Mila Gullón Bizkaiko AECCko presidenteak, Juan Manuel Ormazabal Gipuzkoako AECCko presidenteak, Susana Palomino Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio Buruak eta Arkaitz Carracedo ikertzaileak “50 urte minbizian ikertzen” erakusketa inauguratu dute.

Mercabilbaok bere 50. urteurrenaren ospakizuna hasiko du, Metro Bilbaon egingo den argazki eta informazio erakusketa batekin

Bilbon 2021eko maiatzaren 3an.

Gaur, 2021eko maiatzaren 3a, Mercabilbaoko egutegian markatutako eguna da. Duela 50 urte, 1971n, Arrain eta Fruta eta Barazki Merkatu Zentralak jarri ziren martxan Elikadura Unitatean, Basauriko Artunduagako zelaietan dagoen egungo kokalekuan. Efemeride hori Metro Bilbaoko Zazpikaleetako geltokian (Unamuno irteera) egingo den argazki eta informazio erakusketa batekin hasiko da. Erakusketa gaurtik maiatzaren 30era bitartean egongo da ikusgai.

Surbisak eta Metro Bilbaok bat egin dute Bilboko Udalaren birgaikuntza sozietatearen 35. urteurrena ospatzeko

• Metro Bilbaok erakusketa bat edukiko du bere egoitzan, Surbisak bere historian zehar sustatu dituen jardunen atzera begirakoa eginez; Zazpi Kaleetako geltokian egongo da erakusgai, San Nikolas kalerako irteeran, abenduaren 31ra arte.
•Surbisa 1985ean sortu zen, Zazpi Kaleak oneratzeko asmoarekin, larriki erasan baitzituen 1983ko uriolak, eta, 2005etik, gai da uri osoan jarduteko, betiere gune batzuek eta besteek daukaten andeatze fisikoaren eta sozialaren araberako lehentasunei jarraituz.
•Bere historian zehar, Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen Sailaren peko udal sozietate honek kudeatutako esku hartzeek uriko eraikinen % 15ari eragin diote.

Gurutze Gorria eta Metro Bilbao elkartu egin dira, Covid-19 egoeran emandako erantzunagatik herritarrei eskerrak emateko

• Metro Bilbaok erakunde horren erakusketa ikusgai izango du Abandoko geltokian, abenduaren 13ra arte.
•Helburua da osasun-krisi honetan gizarteko kolektibo guztiek emandako babesa ikusaraztea eta eskertzea.
• Pandemia hasi zenetik, 42.000 pertsonak jaso dute Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntza, 3.000 boluntariori esker.

Bizkaiko Medikuen Elkargoaren erakusketa inauguratu da, «COVID-19: barrutik ikusita», Metro Bilbaoren Santimami/San Mamés geltokian

• Erakusketa honen bidez, Bizkaiko Medikuen Elkargoak medikuak, beste osasun langile guztiak eta pazienteak omendu nahi izan ditu, SARS-CoV-2 koronabirusari aurre egiteko unean erakutsitako profesionaltasun, ahalegin, dedikazio eta sakrifizioagatik. • Argazkien egilea Rubén Natividad mediku eta argazkilaria da, eta bera ere bertaratu da Santimami/San Mamés geltokira.