Neurri txikiko eszenatoki bat prestatuko da geltoki bakoitzean, ostiral eta larunbatetan emanaldiak hartzeko

Datozen egunetan zehaztuko dira ordutegi konkretuak, eta baita parte hartuko duten taldeak edo solistak ere

 

‘Metro Musika’ ekimena bere azken fasera iristen ari da, hainbeste espero ziren kontzertuekin; hala, gaurtik aurrera ezagutuko dira bai espazioak eta bai datozen egunetan egingo diren ekitaldien egutegia.

Zehazki, guztira 16 musika-bandak eta solistak eskainiko diete euren errepertorioa geltokietatik pasatzen den jendeari edo bertara hurbildu nahi diren pertsonei, estilo musikal desberdinen ekitaldi batzuez dohainik gozatzeko.

Gogoratzekoa da ekimen honetan 178 banda eta/edo solista inskribatu zirela, eta horietatik hogeita hamar inguru pasatu zirela geroagoko entzunaldietara. Orain, azken fase honetara iritsi direnak Santimami/San Mamés, Ansio eta Moyuako geltokietan jarriko diren eszenatokietara igoko dira.

Hala, leku horiek musikaren epizentro bihurtuko dira, ostiral eta larunbatetan, asteburu hauetan:

  • Martxoaren 14 eta 15ean, Santimami/San Mamés.
  • Martxoaren 21 eta 22an, Ansion.
  • Martxoaren 28 eta 29an, Moyuan.

Hemendik gutixra, ekitaldi bakoitzeko taldeen eta ordutegien xehetasunak emango dira ezagutzera, kontuan hartuta banda edo solista bakoitza 45 minutu inguruz arituko dela.

 

field_imagen_press
Metro Musika
Fecha de publicación